1392028_413971962059697_1416423602_n

Azaroaren 9an, goizeko 11:00etan aurkezpen saio berezi bat egingo da 2013-2014 irrati-sasoiari hasiera emateko.

Bi ordutik gora iraungo duen irratsaioan, sasoi honetan uhinetan izango ditugun programak aurkeztuko ditugu (zahar ezagunak, saio berriak,…), era berean Erretegiak deritzen informatibo saioetako aurtengo kolaboratzaileak eta, oro har, Zintzilik irratiaren uhinetatik entzun daitekeen guztia.

Aurkezpen festa honetara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu irratiko mikroetatik inoiz pasa denari, edonola ere lagundu duenari edota, ezin bestela, Zintzilik irratiaren lagun sentitzen edonori. Badakizue, estratan dagoen Perrategi zaharrean.

El 9 de noviembre, a partir de las 11 de la ma?ana presentaremos la nueva parrilla de Zintzilik irratia. Contaremos con la genete de los programas y no faltaran sorpresas.? Escucha y pasate por la Herreria a presentar la temporada n? 29.

Entzun ku?a? [audio:http://archive.org/download/ZintzilikParrilaAurkezpena2013koAzaroaren9an/Zintzilik%20Parrila%20aurkezpena%202013ko%20azaroaren%209an.mp3]

P R O G R A M A Z I O A 2 0 1 3 – 2 0 1 4

  • GURE SAIOAK:

Astelehenetan bi saio berri izango ditugu, 18:00etan AI KUKURRUTTUKU, arte eta musikarekin zita kritikoa, eta 21:00tan HITZA AIREAN! Xenpelar AEKko iksaleen ahotsak entzuteko aukera.

Asteartetan gaueko 23:00tan, gure saiorik zaharrena, DESFASE LUNAR, munduko musika, ekologia, politikari kritika…eta berrikuntza gisa elikadurari buruzko atalarekin.

Asteazkenetan eguerdiko 13:00tan PLAY LIST, pertsonak musikaren bidez ezagutzeko parada. Arratsaldeko 18:00tan elikadura eta bizitza osasungarriarekin zita bat dugu ASTINDU TXINGURRITEGIA saioan, eta gaueko 22:00tan, umorez jositako BARRIO TORNASOL magazina.

Ostegunetan, beste urte batez, arratsaldeko 18:00tan, bi astetik behin, LEPOTIK ZINTZILIK musika hard-core, punk, eta antzekoak; eta MAMBA NEGRA saio berria, gai interesgarriz jositako Punk Radio Showa. Gaueko 22:00tan aurtengo beste berrikuntza bat, KORREKAMINOS magazine politiko-soziala, eta eguna amaitzeko, 23:00tan, Zintziliken klasiko bat, MATXURA BURUAN eta beraien (t)umore garratz eta korrosiboa.

Ostiraletan arratsaldeko 19:00tan, bi astero txandatuz, KRASH! saio kontrakultural eta musikala, eta surf, punk, garajeroa den WAVES & FAST saio musikala izango ditugu. Gaueko 22:00etan, TXARLETAS entzuteko aukera izango da, herrian eta eskualdean grabatzen ditugun, eta beste irratietatik jasotzen ditugun, audio luzeak entzuteko tartea.

Asteburutan, igandetan19:00tan, beste lagun zahar bat, LIKOR CAF? Galiziako eta Euskal Herriko lagunentzat eginiko saioa.

  • PROGRAMAS PROPIOS

El lunes estrenamos con dos programas nuevos, a las 18:00 sonar? AI KUKURRUTTUKU una cita cr?tica con el arte y la m?sica, y las 21:00 HITZA AIREAN! donde escucharemos las voces de las/os alumnas/os de Xenpelar AEK.

El martes a las 23:00, nuestro programa m?s veterano, DESFASE LUNAR con musica del mundo, ecolog?a, cr?tica a la politica?

nueva temporada con la alimentaci?n.

El mi?rcoles tendremos a la 13:00 PLAY LIST, donde tendremos la oportunidad de conocer a las personas por la m?sica. Ya a la tarde, a las 18:00 cita con la vida sana sana y la alimentaci?n en ASTINDU TXINGURRITEGIA. Y a las 22:00, el magazine cargado de humor en el BARRIO TORNASOL.

El jueves, un a?o m?s a las 18:00, LEPOTIK ZINTZILIK espacio de musica hard-core, punk, y derivados, que compartir? espacio quincenal con un nuevo programa MAMBA NEGRA, Punk Radio Show con diversos tem?s de inter?s.

A las 22:00, otro estreno, el magazine politico-social KORREKAMINOS y a las 23:00, otro cl?sico en Zintzilik, el humor ?cido y corrosivo de MATXURA BURUAN.

El viernes, alternando cada 15 d?as a las 19:00 tendremos el espacio contracultural y musical KRASH!, y el espacio muSical surf, punk, garagero WAVES & FAST. A las 22:00 podremos escuchar TXARLETAS, espacio dedicado a la escucha de grabaciones que realizamos en charlas del pueblo o audios largos que recogemos de otras radios.

Para el fin de semana, el domingo un viejo conocido: LIKOR CAF? a las 19:00 para la comunidad gallega y el resto de Euskal Herria.

  • GEIS -ERRETEGIA

    Zintzilik irratiaren kontrainformazio saio honek urteak daramatza entzulea gure inguruko mugimendu sozial eta politikoetan gertatzen denaz jakinaren gainean jartzen, murrizketarik gabe eta mikroa interesdunen ahotan jarriz.

    Aurten kolaboratzaileei tarte zabalagoa eskaini nahi izan diegu eta honetarako antenara erakarri ditugu hainbat elkarteetan lan egiten duten edota hainbat arlotan diharduten eragileak: bertako kronika, Alemania, etorkinak, langabetuak eta etxe-gabetuak, antzerkia, haur literatura, animalien askapena, euskara, askatasun sexuala, sare sozialak…

  • Saio hauek astelehenetik ostiralera izango dira, 20:00etatik 21:00etara.

  • GEIS -ERRETEGIA

    Es el informativo de Zintzilik irratia que lleva varios a?os en marcha contrainformando de lo que acontece en los movimientos sociales y politicos que nos rodean, sin cortapisas y ofreciendo los micr?fonos a los propios interesados.

    Este a?o queremos hacer un esfuerzo en ofrecer mayor espacio a las colaboraciones, para ello tendremos en antena temporalmente a personas que trabajan en diferentes asociaciones o se mueven en dIferentes ?mbitos: cronica local, internacional, migrantes, feminismo, paradxs y desahuciadxs, literatura infantil, redes sociales?

  • El espacio se emite de lunes a viernes en horario de 20:00 a 21:00.

  • ARROSA SAREA

    Programazioa osatzeko Zintzilik irratia bezala Arrosa sarean dauden Euskal Herriko beste irrati libreetako saioekin osatuko da. Asmo nagusia beste irrati libreetan egiten diren saio interesgarriak gure entzuleei eskaintzea da eta hauen bidez gure euskarazko eskaintza zabaltzea.

    Nabarmentzekoak dira goizetako SUELTA LA OLLA gaurkotasun-albisteen magazina, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, HALA BEDI, EGUZKI IRRATIA irratien lankidetzan burutzen dena eta arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00etara ZEBRA BIDEA, osorik euskaraz egina, INFO 7, ANTXETA eta HALA BEDI irratiaren eskutik.

    Eskainiko diren saioen artean topatuko ditugu ere AXA MIXA, BERBENIR, BERTXOKO, GONEKIN ERO BERO, A DESALAMBRAR, CELOSAMENTE GORDEAK, KOLAX, TAOSA, ARGIZIRIN AITALDIA, HIRU KORTXEA, KALEKO MOBIDA, ZARATAZARAZ, ADI eta 90 SEG. HALA BEDI, ANTXETA, TXAPA, XORROXIN, INFO7, TTAN TTAKUN, IRULEGI eta KKINZONA irratietatik eskuratuak.

  • RED ARROSA

    La programaci?n se completa con programas de otras radios libres de Euskalerria que al igual que Zintzilik irratia, pertenecen a la red Arrosa. Uno de los motivos principales es poder ofrecer a nuestros oyentes programas interesantes que se hacen en otras radios libres, y que estos programas aporten una mayor emisi?n en euskera en nuestra parrilla radi?fonica.

    Se podr?a destacar el magazine matinal de actualidad SUELTA LA OLLA de lunes a viernes de 10:00 a 13:00 realizada entre HALA BEDI y EGUZKI IRRATIA, y por las tardes de 16:00 a 18:00 ZEBRA BIDEA, este integro en euskera, por INFO7, ANTXETA y HALA BEDI irratia.

    Otro tipo de programas que podemos encontrar son AXA MIXA, BERBENIR, BERTXOKO, GONEKIN ERO BERO, A DESALAMBRAR, CELOSAMENTE GORDEAK, KOLAX, TAOSA, ARGIZIRIN AITALDIA, HIRU KORTXEA, KALEKO MOBIDA, ZARATAZARAZ, ADI o 90 SEG. de radios como HALA BEDI, , ANTXETA, TXAPA, XORROXIN, INFO7,TTAN TTAKUN, IRULEGI o KKINZONA.

  • BESTE IRRATIAK

    Amaitzeko, baditugu irratsaio batzuk atzerrietako irrati libre edota komunitarioetatik bilduak, hala nola MAS VOCES (URCM-Madril), DEMOCRACY NOW (AEB), LA CASA INCENDIADA (ELO-Madril) eta LA ENREDADERA (TOPO-Zaragoza), gure ustez interesgarriak direnak programaziorako.

  • OTRAS RADIOS

    Para terminar tenemos algunos programas de otras radios comunitarias o libres como son MAS VOCES (URCM-Madrid), DEMOCRACY NOW (EEUU), LA CASA INCENDIADA (ELO-MadriD) o LA ENREDADERA (TOPO-Zaragoza), que pensamos interesantes para vuestra/nuestra programaci?n.

Comments are closed.