9339777926_88efb7f4b8_oZuzen-zunean eman genuen Txupinazoa Oreretako Herriko plazatik. Arratsaldeko 7etan lehertu zen festa Oreretan, eta gure arranoa Herriko plazan zen, etxetik edo urrunetik Zintzilik irratia entzuten ari ziren guztiei momentu magiko hori zabaltzeko.

Hona hemen Txupinazoa [audio:http://archive.org/download/01TxupinazoaZuzenean/01%20-%20Txupinazoa%20zuzenean.mp3]

Txupinazoko saioko audio gehiago ere baditugu, eragile eta lagun? pila pasa baitziren Zintzilikeko mikroetatik. Batzuk dagoeneko www.zintzilik.net webgunean entzun daitezke, eta egunean zehar joango gara gainontzekoak publikatzen.

Saio osoa ere jarriko dugu webgunean ahal bezain pronto, hala ere atzo saioa entzuteko irrikan dagoenak sintoniza? dezala gaur 13:00 edo 20:00etan FM 100ena bertan atzokoaren errepikapena entzuteko aukera izango da eta.

Comments are closed.