Madalenak 2013 Zintzilik_tw

Aurtengo denboraldia amaitzeko, eta herriko jaiei hasiera emateko, Txupinazo egunean, igandean, 17:00etatik 20:00etara, Zintzilik Irratiko FM 100ean edo www.zintzilik.net webgunean entzun ahal izango duzuena hauxe da:

Aurtengo albiste garrantzitsuenen aipamenarekin hasiko gara; Inaxito laguna eta irratikidea gogoratuko dugu; Ernaiko gazteek Txupinazorako igoerara deituko gaituzte; Herri bazkariaz eta Mikelazuko ekitaldietaz Miren ariko zaigu; Jai Batzordeaz eta Zumardiko streaming-az Fomentoko Luis; larunbateko kontzertuaren kronika eta iganderako EMTEk antolatutako jaialdiaren berri Odioko baxujolea den Mikelek emango digu; Indiok asteleheneko IndioRock jaialdia ibilitaria azalduko digu; Mikel eta E?aut Bastards from as Basket DJ festaz ariko dira; Josu Ziganda preso ohiaren bisita izango dugu irratian; Nereak txosna batzordearen ekimen eta koadrilen eguneko bazkariaren berri emango digu; Udaletxe barruan Pelukas izango da, eta bere kronika eta elkarrizketaren bat -edo batzuk- ez dira faltako; Euskal Gunean Borja izango dugu (azken 10 urte hauetan bezala, zorionak!); Bilgune Feministako Joana ere telefonoz arituko zaigu; orain dela 30 urte Oreretan gertatutakoa gogoratuko dugu; kalean eta txosna gunean gure arranoak giroa transmititzen jarriko ditugu eta Herriko plaza bertatik Txupinazoa zuzen-zuneanean emango du gure arranoak, eta segidan Herrerian bildutakook ere Zentenarioa abestu eta dantzatuko dugu eta txanpaina, cava, sagardoa eta gainontzekoekin egingo dugu jai hasierako topa!

Saioa amaitzeko aurten Zintzilik irratian eginiko ekimenak, eta ZintziTxosnan aurkituko duzuen Tongola, Janari begano, Mattinada garagardoa, galleta majiko eta gainontzekoetaz arituko gara. Gure txosnatik -eta gainontzeko txosnetatik- pasatzeko deia ere egingo dizuegu, eta irratiak hurrengo urtean ere denboraldi berri bat hasi dezan (29. denboraldia!) Zintzilagunak beharko ditugula gogoraraziko dizuegu etengabe, eta musika eta ku?ak entzungo dira, etab, etab…

Logo2013_txikiaOharra: Aipatutako guztia lotuta dugu, hala ere ezin dugu ziurtatu orden hau izango duenik zehatz-mehatz; larunbateko ajeak, irrati barrurako iragarritako 40 bat graduk, halako egunek sorpresarako izaten duten lekuak eta agertuko den azken orduko auskalo zerk gidoia alda baitezakete. Gainera badira oraindik lotzeko falta zaizkigun gauzatxo batzuk (nola ez), eta entzule eta jarraitzaileen bapateko parte hartzea…

Zintzilik irratiko mikroak irekiak ditugu zuen ahots eta mezuak entzuteko, eta Herreria ? Perrategiko ateak ere irekiak dituzue zuen ekarpenak nahi duzuen formatuetan ekartzeko ( audio formatuan, paperean, likido, solido, birrinduta,…)

?Ale, denok festara! Gora Zintzilik! Gora madalenak!

Iazko txupinazoko audioekin eginiko ku?a [audio:http://archive.org/download/KuinaTxupinazo2012koAudioak/Kuina%20-%20Txupinazo%202012ko%20audioak.mp3]

Info+: https://www.zintzilik.net/?p=12863

 

Comments are closed.