Madalenak 2013 Zintzilik_webEntzun iazko audioekin eginiko soinu deia – Ku?a [audio:http://archive.org/download/KuinaTxupinazo2012koAudioak/Kuina%20-%20Txupinazo%202012ko%20audioak.mp3]

ZINTZILIK IRRATIAREN SAIO BEREZIA

Urtero bezala Oreretako Zintzilik irrati libreak uztailaren 21eko irratsaio bereziarekin agurtuko du aurtengo denboraldia.

Arratsaldeko 5etatik aurrera urteko berri garrantzitsuenen errepasoa, irratian urtean zehar egin ditugun saio eta ekitaldiak gogoratu, jaietako egitaraua eta agenda, herriko eragile, elkarte eta lagunekin elkarrizketak, kaleko giro eta txupinazoa zuzenean herriko plaza eta udaletik, sorpresak eta giro paregabea izango dugu saio berezian.

Irratikide, entzule, laguntzaile eta lagun guztiak gonbidatu nahi ditugu Herreriara gurekin saio berezi hau egitera. Eta ezin dutenek etorri gure emisioa FM 100 edo www.zintzilik.net entzun ahal izango dute (eta bide batez gure eskumu?ak eta muxu pila bidaltzen dizkiegu eta ea hurrengo urtean gurekin jaian egoteko aukera duten).

Aipatu bezala saio honekin amaituko dugu aurtengo denboraldia. Hurrengo astetik aurrera Udako programazioa izango da entzungai gure sintonian, aurtengo hainbat saioren errepikapen eta musikaz josia. Irailean hurrengo denboraldiko saioak prestatzen hasiko gara, beraz adi egon saio berri bat egin eta irratian parte hartzeko deialdietara.

Urtero legez Arenaleko Txosna gunean izango da Zintzilik irratiaren txosna, herriko gainontzeko txosnekin jai herrikoi, parekide eta partehartzaile batzuk bultzatzeko asmoz, eta jai egun hauetan Txosna Batzordeak antolatutako ekimenetan parte hartzera eta Arenala, Euskal Gunea eta Herrira gunera hurbiltzera animatu nahi ditugu oreretar eta kanpotik etorriko diren lagun guztiak.

Amaitzeko Zintzilik irratiaren lagun zahar eta berri guztiei, herritar eta bisitari orori ere, gure txosnatik pasatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. ZintziTxosnan afaltzeko janari beganoa, Gaztainoko Mattinada garagardo eta Euskal Herriko Kola probatzeko aukera, gure bodegako Mojitoa, Zintzikapotea eta patxarana, galleta majikoak, irratiko kamisetak, Tongola ospetsua eta beste hainbat sorpresa izango ditugu.

Ondo pasa jaiak! Gora Madalenak!

Jaietako info guztia hemen

 

Comments are closed.