Sistiagaenea-12010. urtean Lezoko kale nagusian aspalditik utzita zegoen Sistiaga Enea etxea okupatu zuten gazte batzuk. Etxea konpondu eta 8 hilabete bertan bizitzen igaro ostean etxea uzteko agindua iritsi zitzaien. Halaxe egin zuten, baina horrek ez zituen epaiketatik libratu. Orain epaia iritsi da, eta 3 okupatzaileek 1.200 euroko isuna ordaindu edo bi hilabeteko kartzela zigorra (eta bi urteko epean lau hilabeteko aurrekari penalak) bete beharko dute usurpazio delituagatik.

Lezoko Sistiaga Enea etxea okupatzeagatik zigortutako Ibonenekin egon gara hitz egiten epai honen inguruan, eta berak epai eta zigorren gainetik okupazioaren zilegitasuna aldarrikatu eta etxebizitza beharrean daudenei okupatzera animatzen dituela esan digu.

Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/SistiagaEnea20130624/Sistiaga%20Enea_20130624.mp3]

Comments are closed.