sorgina 2013Ekainak 14tik 16ra, eta ekainaren 23an, ospatuko dira Gazta?o errepublika independiente eta intsumituko jaiak. Urtero-urtero jende eta ekitaldi pila biltzen dituen jaiak dira Oreretako auzo honetan ospatzen direnak, eta aurten ez zaie motiborik falta jaiak alai ospatzeko, orain hilabete atera baitzen espetxetik auzoko presorik zaharrena, Josu Ziganda. Halere, poza ez da erabatekoa, auzoko beste hainbat lagun etxetik urrun baitaude, eta horien artean aurkitzen da Aitzol Gogorza Basauriko espetxean gaixo dagoen presoa.

Atzo arratsaldean Zintzilik irratiko Erretegikoak Gazta?o auzora hurbildu ginen aurtengo jaien egitaraua ezagutzera, eta auzoko hainbat albiste aipatzeaz gain (guifi sarea, elkarte berria, …) aurtengo herri gonbidatua Galizia izango dela jakin genuen.

Txosnetan eta auzoko dekorazioan azken ikutuak ematen topatu genituen auzoko lagunak, eta Aitorrek gurekin hitz egiteko tarte bat egin zuen. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/GaztainokoJaiak20130612/Gaztainoko%20jaiak_2013_06_12.mp3]

Info +: http://maritxu.xn--gaztao-0wa.eu/es

Comments are closed.