Eztena_2013Eztena antzerki eta dantza egunak izango ditugu ekainaren 13tik 16ra Orereta – Errenterian. Mikelazulo kultur elkarteko lagunek egitarau zabala antolatu dute hurrengo egunetarako. Eztenaren 4. edizioa da, eta lehenengo aldiz talde guztiak kanpotik etorritakoak izango dira.? Hainbat obra Mikelazulo elkartean bertan ikusi ahal izango dira, baina ez dira faltako kalean, taberna? edo antzokian eskainiko diren ekitaldiak. Guztira 11 obra eta talde ikusteko aukera izango dugu, eta dena dohain! Hori bai, horrelako jaialdi batekin aurrera jarraitzeko Eztenako antolatzaileek dirua ere behar dute, eta horregatik 10 edo 20 eurotan eros daitezkeen Ezatenakide txartelak erostera animatzen dituzte ikusle guztiak.

Eztenaren antolaketa eta bertan parte hartuko duten talde eta obrak hobeto ezagutzeko Ainara izan dugu Zintzilik irratiko Erretegian. Entzun elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/Eztena20130612/Eztena_2013_06_12.mp3]

Info+: http://www.eztena.info/

Comments are closed.