263216_516589491721993_477031852_nOarso Musikak espazio- eredu berri bat sortuko du Oreretako Niessen aretoan. Bertan kontzertu eta entsaio gelak egiteko asmoa azaldu dute orain dela hilabete batzuk elkartzen hasi ziren musikazaleek. Halere ez dute bakarrik horretan gelditu nahi, eta espazio hori jendearen jakintza, ezinegon, gogo eta independentziaren leku izatea proposatu dute.

Oraingoz Niessen aretoan musika emanaldiak antolatzen hasiko dira, eta pixkanaka funtzionamendua, indarrak eta gogoak neurtu eta, ahalik eta ikuspegi zabalena izanik, herriak erabiliko eta kudeatuko duen espazio sortzea da helburua.

Proiektuarekin hasteko ostiral honetan, ekainak 7, gaueko 22:00etan, aurreneko kontzertua egingo da Orereta ? Errenteriako Niessen aretoan: Bertan Petti, Joseba Irazoki eta Kasernarat taldeak izango dira.

Entzun aurkezpen prentsaurrekoa [audio:http://archive.org/download/E7OarsomusikaERDARAZ/E-7_oarsomusika_EUSKARAZ.mp3]

Rueda de prensa en castellano [audio:http://archive.org/download/E7OarsomusikaERDARAZ/E-7_oarsomusika_ERDARAZ.mp3]

Info gehiago: http://oarsomusika.blogspot.com.es/

8b85a1bb-f50e-4d83-8799-bc0d3b635423

 

 

Comments are closed.