Kontuz KontariMaiatzaren 29tik ekainaren 2ra Kontuz Kontari! Ipuin kontaketa jaialdia egingo da Errenterian. Bertan hitzaldiak, tailerrak eta noski ipuin kontaketak izango ditugu. Asteazkenean Andoni Ega?ak Ahozkotasunari buruzko hitzaldia emango du Xenpelar etxean arratsaldeko 19:30ean. Ostiralean Joxe mari Carrere oreretarraren obra berri bat, Ipuin bidaiariak, ikusteko aukera izango dugu. Larunbatean ipuin tailerra Itziar rekalderen eskutik eta Marta Escudero mexikarraren eta Carles Garcia valentziarraren ipuinak izango ditugu. Igandean, jaialdia amaitzeko, eguardian ipuin poteoa La Compa?ia del Sacorekin eta Koldo Amestoyren Biribilketa Luma Beltza ikuskizuna.

Ikuskizun guztiak 5 euroko prezioa izango dute eta Errenteria Hiria Kulturgunean eros daitezke. Lau emanaldietako bonoak 16 euro balio ditu, eta ipuin tailerrak 9 euro (halere bonoa dutenek doan joan daitezke, aurretik Mikelazulon izena emanda)

Guzti honetaz hitz egiteko Erretegian Joxe Mari Carrere izan dugu, eta gure galderei erantzuteaz gain 4 bono ere ekarri dizkigu gure entzutleen artean zozketatzeko. (Beraz hau irakurri baduzue, jakin asteartean Erretegian 2 bono zozketatuko ditugula, eta asteazkenean beste 2)

Entzun [audio:http://archive.org/download/KontuzKontariErrenterianJoxemariCarrere20130527/Kontuz%20kontari%20Errenterian_Joxemari%20Carrere_20130527.mp3]

Egitarua eta informazio gehiago jaialdiaren antolatzaileak diren Ladamasa, Mikelazulo eta Errenteriako udalaren Herribizian topatuko duzue

Comments are closed.