Jo ta Tofu irratsaioa, 60 minututakoa izango da eta igandero emitituko da 11,00 etatik aurrera Zintzilik Irratian, Oreretako irrati librean. Askekintzatik jaiotzen den programa bat da, irratsaio animalistek duten agerpen eskasa betetzeko asmoarekin. Gainera euskaraz egingo dugu gehienetan, naiz eta aste batzuetan pertsona batzuk ez duten euskaraz hitz egingo.

Bertan monografikoak, txisteak, errezeta beganoak, gaiarekin konprometituak dauden taldeen musika, berriak, elkarrizketak e.a. Eta guzti hau animalien eskubideen eta antiespezismoaren inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin.

Aste honetan Animalien Eskubideen Mugimenduaren aurkako errepresioaren inguruan Estatu guztian zehar ematen ari diren hitzaldi birari buruz Eneko Pérez izango dugu gurean gai horri buruz hitz egiteko. Gaur animaliak erabiliz egiten diren festen inguruan hitz egingo dugu gai monografiko moduan. Bestalde berriak eta errezetak ere izango ditugu beti bezala.

Comments are closed.