M 18 plazara

2013/05/10

M18

Hurrengo larunbatean Euskal Herriko plazak betetzera deitu du Herrira mugimenduak. Maiatzaren 18an Euskal Herriko plazak beteko dira preso eta iheslarien giza eskubideak aldarrikatzeko.

Oreretan auzo ezberdinetatik 3 zutabe abiatuko dira Esmalteria plazan amaitzeko. Aurretik 3 zutabe horiek leku ezberdinetan topatuko dira goizeko 11:45etan: Santa Klara plazan “Euskal Preso eta Iheslariak herrira” zutabea elkartuko da, “Doktrina eten” Alabergako errotondan eta “Aitzol herrira” Pontikan.

Asteazken honetan prentsaurreko egin zen Oreretako Esmalteria plazan herritarrak maiatzaren 18ko deialdian parte hartzera animatzeko.

Entzun prentsaurrekoa [audio:http://archive.org/download/HerriraOrereta20130508/Herrira_Orereta_20130508.mp3]

Info+: http://herrira.org/

 

Comments are closed.