Sagardo-eguna-kartela-212x300Urtero bezala, apirileko azken larunbatean Sagardo eguna ospatuko da Oreretan. Aurtengoa berezia da sagardo egunak 25 beteko dituelako, eta urtebetetzea ospatzeko apirilaren 13an Arramendin 41 sagarrondo landatu zituzten jaondako lagunak oroitzeko. Bertan ere Migel Erkisi euskal makila eskaini zitzaion, ?exenpluzko ibilbidea egin duelako; langile nekaezina, emankorra eta lagun ona ere badelako?.

Larunbatean, apirilak 27, goiz eta arratsaldeko egitaraua antolatu dute Sagardo egunerako. 49 sagardotegik hartuko dute parte eta 6 eurotan erosi ahal izango da basoa, zapia eta pintxorako txartela. Dultzaineroak, gaiteroak, txistulariak, dantzariak, trikitilari, irrintzilariak eta bertsolariak ere bertan izango dira, baita hainbat herritako musika eskoletako partaideak, eta txahala prestatzen ere ariko dira, etab…

Aurreko urteetan bezala Oreretako lagun eta elkarte pila aritu dira sagardo eguneko egitarau zabal hau prestatzen, eta antolaketa lan hauetan aritu den Jon Gaztelumendirekin egon gara hitz egiten Erretegian.

Entzun [audio:http://archive.org/download/SagardoEguna20130424/Sagardo%20eguna%2020130424.mp3]

Comments are closed.