Jo ta Tofu irratsaioa, 60 minututakoa izango da eta igandero emitituko da 11,00 etatik aurrera Zintzilik Irratian, Oreretako irrati librean. Askekintzatik jaiotzen den programa bat da, irratsaio animalistek duten agerpen eskasa betetzeko asmoarekin. Gainera euskaraz egingo dugu gehienetan, naiz eta aste batzuetan pertsona batzuk ez duten euskaraz hitz egingo.

Bertan monografikoak, txisteak, errezeta beganoak, gaiarekin konprometituak dauden taldeen musika, berriak, elkarrizketak e.a. Eta guzti hau animalien eskubideen eta antiespezismoaren inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin.

Aste honetan aurrekoan ez bezala beganismora pausua emateko zein alderdi praktiko kontutan izan behar diren gaiaren inguruan hitz egingo dugu. Beti bezala berriak eta musika.

Comments are closed.