agustin1ZNN 2013 JARDUNALDIAK

Apirilak 21, Igandea, goizeko 10:30ean, Orereta – Errenteriako Mikelazulo elkartean.

GOSARIA – SOLASALDIA: KOMUNIKABIDEAK ETA HERRIAREN ERAIKUNTZA

Parte hartzaileak: Ateak Ireki (Iru?ea), Angulaberria (Irun), eta Oreretako Zintzilik, Hitza, Herri Bizia,? eta Mikelazulo elkartera hurbiltzen zareten guztiak.

-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.

Egitarau osoa? hemen

-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2013/ZNN%20jardunaldiak%202013.mp3]

Bigarren aldiz, Agustin Sarasola zendu zenetik hona, komunikazioari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu. Zergatik?

ZNN (Zer Nori NOrk, euskal aditzaren joskera) izenez bataiatu ditugu jardunaldiak. Zergatik?

Agus, urte bat pasa dela, zendu zen. Bainan Agus, herritar ?arrunta?, gure artean dabil herritar arruntez mozorrotua. Agus gogoratuz, goraltzen dugu umil, oharkabean, duintasunez eta apaltasunez mundu berria eraikitzeko behar diren harri, harritxo, iheltso eta ametsak lantzen ari diren guztiak.

Komunikazio gizartean gaudela esaten omen da. Bainan bizilaguna, edo lankidea, edo poteatzen ikusten dugun urlia?. egon daitezke infernu bat pasatzen, edo heriotz atarian? eta gu enteratu ere ez. Edota aldamenekoa lanik gabe gelditu da, etxebizitzarekin urduri dago eta laguntza behar du eta gu enteratu ez, edo berari lotsa ematen dio laguntza eskatzea, edo zeharo etsita dago/gaude… eta orduan komunikazioa zertarako? Komunikazio baino, ez al dugu askotan, komunikatzea zailtzen duen zarata izugarria, friboloa, pozointsua, gezurtia soportatzen? Horretaz hitzegin nahi dugu: ZER (kontatzen digute eta diogu elkarri, eta zer izkutatzen digute informazio-zarata handienarekin?), NORI (kontsumitzaile hutsa garenoi, kliente dirudun direnei edo dirugabe garenoi, edota gizartearen eraikuntzaren ardura hartu nahi dugun pertsona aske eta duinei?), NORK (Nork du komunikatzen den ?zer? edo komunikatzen ez den ?zer? horren informazioa, eta informazioa hedatzeko baliabideen jabetza (agintea) nork du?; nork informatzen du: Diario Vasco edo Telebistaren edo Gararen?jabeak, edo komunikabide horien kontsumitzaileek?).

Komunikazio eta informazio aske eta askatzailea sortzea eta eratzea da Herri Aske bat egiteko ezinbesteko osagaia. Horixe da jardunaldi hauetan gogoeta-gai jarri nahi duguna. Eta horren inguruan geure gertuko komunikabideak jorratu (gozar?a), gu geu informazio sortzaile bidean experimentatu (mikrofono irekia eta zintzilik kalean), eta bereziki gazteei gonbidapena informazioaren sorkuntzaren jabe izaten saia daitezen.