Postea atez ateApirilaren 29an jarriko da martxan Lezon hondakinak biltzeko atez ateko sistema. Azken hilabeteetan asko eztabaidatu da zaborrak era egokian biltzeko sistemarik eraginkorrena zein den, birziklatzea denon ardura den, erraustegiak beharrezkoak ote diren eta zaborra, hondakinak eta osasunarekin zerikusia duten gaien inguruan.

Asteazken honetan Zintzilik irratiko Erretegikoak Lezora hurbildu gara, eta bertako Lezo Zero zabor taldeko kide den Edurnerekin luze hitz egin dugu gai honen inguruan. Lezon atez atekoa jartzearen zergatiak argitu dizkigu Edurnek, eta? lezoarrak informatzeko egin diren bilera,? beste herrietako esperientzi, sistema honen aurka azaldu diren herritar, atez ateko sistema martxan jartzen denean etxetan kontuan hartu beharrekoak eta beste hainbat gauzen inguruan aritu zaigu elkarrizketan zehar.

Hona hemen elkarrizketa: [audio:http://archive.org/download/LezoZeroZabor20130415/Lezo%20Zero%20Zabor_20130415.mp3]

Info +: Lezo Zero Zabor: http://lezozerozabor.wordpress.com/

Atez ateko Lezoko udalaren informazioa: http://www.lezo.net/node/16113

Zintzilik irratian gaiaren inguruan: http://www.zintzilik.net/?tag=atez-ate

1 Trackback or Pingback