fiarebanner1Oarsoko Fiare taldea bazkide berrien bila dabil eta horretarako informazio bulegoa ireki du Oreretako Merkatuzarrean. Fiare proiektu kooperatibo eta herritarra da, mundua eta ekonomia justuago egin daitekeela sinisten duen proiektua.

Apirilaren 10ean ireki zuten informazio puntua Merkatuzarrean, eta asteazkenero arratsaldeko 19:30eatik 21:00etara irekia egongo da uztailaren 10a bitarte. Bertan, Fiare Oarso taldeko kideek banku etikoa zer den, nola funtzionatzen duen eta bazkide nola egin azalduko dute.

Zintzilik irratiko Erretegia informatiboan Fiare Oarso taldeko den Be?at Irasuegirekin egon gara hitz egiten, eta berak Fiare banku etikoa zer den, Oarsoaldean orain 2 urte sortu zenetik izan duen bilakaera, informatzerakoan jendeak egiten dituen ohiko galderak eta beste hainbat gauza kontatu dizkigu.

Entzun elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/FiareBankaEtikoa20130410/Fiare_Banka%20etikoa_20130410.mp3]

Informazio gehiago: http://www.proyectofiare.com/web/eu

Harremanetarako: fiareoarso@gmail.com

1 Trackback or Pingback