Jo ta Tofu irratsaioa, 60 minututakoa izango da eta igandero emitituko da 11,00 etatik aurrera Zintzilik Irratian, Oreretako irrati librean. Askekintzatik jaiotzen den programa bat da, irratsaio animalistek duten agerpen eskasa betetzeko asmoarekin. Gainera euskaraz egingo dugu gehienetan, naiz eta aste batzuetan pertsona batzuk ez duten euskaraz hitz egingo.

Bertan monografikoak, txisteak, errezeta beganoak, gaiarekin konprometituak dauden taldeen musika, berriak, elkarrizketak e.a. Eta guzti hau animalien eskubideen eta antiespezismoaren inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin.

Aste honetan Berlingo hirian beganismoak duen lekuaz eta Euskal Herriko animalismoaren hastapenetaz hitz egingo dugu. Beti bezala berriak, musika eta bi errezeta ekarri dizkitzuegu.

Comments are closed.