2462-1Bukatu da 18. Korrika Baionan. Eta atzo gauean Orereta eta Oarsoalde guztian sekulako jendetza bildu zen euskararen alde.

Zintzilik Irratiko kideak ere Korrikarekin bat egin genuen, batzuk estudioan sartuta, beste batzuk kaleetan eta beste bat Korrikaren furgonetan.

2 orduz luzatu zitzaigun saio berezia, Pasai Donibanetik Oiartzuneraino joan ginen Korrikarekin, eta atzokoan zuzenean saioa entzun ezin ahal zenuten guztiontzat hona hemen gure web orrian saioa oso-osorik.

Entzun Saio osoa:[audio:http://archive.org/download/KORRIKA1820130323/KORRIKA%2018%202013-03-23.mp3]

Entzun Saioaren laburpena [audio:http://archive.org/download/KORRIKA1820130323Laburgarbi/-%20KORRIKA%2018-2013-03-23_laburgarbi.mp3]

Amaitzeko eskerrak eman behar dizkizuegu Korrikan zehar lagun izan zareten Ane kronikalaria, Xenpelar AEKko Borja, Jexux eta atzoko saioan parte hartu zenuten arrano, euskalakari eta lagun guztiei. Aupa zuek eta gora Korrika!

Korrikaren inguruan zabaldu dugun informazio guztia http://www.zintzilik.net/?tag=korrika topatuko duzue.

Info gehiago: http://oarsoaldekoaek.blogspot.com eta http://www.korrika.org/

Eta argazki pila, artikulu honetan jarri duguna eta askotaz gehiago? Hitzan

Comments are closed.