korrika saio berezia zintzilikKorrika 18 gaueko 00:55etan iritsiko da Oreretara, eta ohikoa den bezala Zintzilik irratiak saio berezia egingo du Korrika herrian dagoen bitartean.

Korrikaren Saio berezia gaueko 00:00etan hasiko dugu Pasai Donibane eta Lezorekin egingo ditugun konexioekin. Ondoren Oreretako ibilbide eta lekukoa eramango duten eragileen berri emango dugu zuzen-zuzenean kale eta Korrika bertatik.

Saio entzuteko FM 100 eta www.zintzilik.net

Bestalde aste osoan zehar Korrikaren berri ematen aritu gara Erretegia saioan, eta gure berriemailea Ane Alberdi izan da. Milaesker Ane!

Hona hemen Aneren azken kronika ostiralean [audio:http://archive.org/download/KorrikaOstirala/Korrika_ostirala.mp3]

Aste hauetan zabaldutako informazio guztia, Aneren kronikak, Oreretako egitarau eta ibilbidea hemen topatuko dituzue: http://www.zintzilik.net/?tag=korrika

Info gehiago: http://oarsoaldekoaek.blogspot.com eta http://www.korrika.org/

Comments are closed.