221771_342953929149697_66036855_nKorrika eskualdeko arduraduna den Jexuxekin egon gara hitz egiten eta astebururako plana egin digu. Korrika 18ak Oreretan izango duen ibilbidea eta lekukoa zein eragilek hartuko duten ere azaldu digu, eta amaitzeko Baionara joateko gonbitea luzatu digu Jexuxek.

Hona hemen elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/KorrikaJexux20130320/Korrika_Jexux_20130320.mp3]

Korrika plana astebururako:

Hasteko ostiral goizeko 10:30etatik aurrera Korrika txikia Beraungo Pablo Sorozabal plazan, eta 11:00etatik aurrera Korrika gaztea Zumardian. Segidan, ostiral arratsaldean, Korrika txikiak Lezo, Oiartzun, Pasai Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxon.

Larunbatean herri bazkaria Zumardian 14:30etatik aurrera; eta bazkalostean kantuak, triki potea, omenaldia 19:30ean eta segidan Ze Esatek taldearen kontzertua Zumardiko karpan. Hori Oreretan, Lezon irrien lagunen jolasak eta afari autogestionatua,? Oiartzunen 12:00etan Mutxikoak eta afaria, …

Oreretan Korrikak egingo duen ibilbide, ordutegi eta lekukoa eramango duten eragileak:

– Korrika 18a gaueko 00:54ean sartuko da Oreretan Lezotik, eta lehenengo kilometroa (2462km) Oreretako Talde Feministak hartuko du Renfen.

– Ondoren lekukoa Andra Mari Abesbatzak hartuko du Kirogan

– Biteri kalean (00:57)? Xenpelar AEK, Oreretako EHE, Lau Haizetara eta Xenpelar Bertso Eskolak osatuko dute.

– Parke kalean (01:01) Kukai datza taldeak hartuko du.

– Urdaburu kalean, Oreretako Udal langileak.

– Beraungo anbulategian Oreretako DBH eta Batxilergoko ikasleek.

– Beraungo goiko biribilgunean (01:06) Oreretako Auzo Elkarteek hartuko dute lekukoa.

– Eta Beraungo Futbol zelaian Oreretako Sortuk.

– Beraun kaleko 15. zenbakian (01:11) Oreretako ikastetxeek.

– 2467. kilometroan, Gaztetxe parean (01:16) Oreretako gazte Mugimenduak hartuko du, aurreneko aldiz Korrika Gaztaino auzoan sartzeko.

– Oreretako herriko plazan (01:21) Etxerat eta Elkarte gastronomikoek hartuko dute lekukoa.

– Fanderiako igerilekuetan (01:27) Oreretako Udal Mantenimenduko langileak.

– Eta azkeneko kilometroa, 2469, Fanderia etorbideko 23an, Oreretako Udalak.

Hortik Korrikak Oiartzungo bidea hartuko du, eta horrela, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, igande goizean Baionara helduko da, bertan amaitzeko aurtengo Korrika.

Gure aldetik, Zintzilik Irratiak ere bat egingo du Korrikarekin, eta irratian egin ohi dugun moduan, Korrika Oreretara heltzen den unean Saio Berezia egingo dugu zuzen-zuzenean FM 100 eta www.zintzilik.net-en bidez. Korrikaren saio Berezia larunbata gaueko 00:00etan hasiko dugu eta Pasai Donibanetik hasita, Lezo eta Oreretako jarraipena egingo dugu Herreriako estudioetatik, eta herri, auzo eta Korrikako furgonetan egongo diren arranoen bidez.

Orereta, Lezo, Pasai eta Oiartzungo egitarauen berri http://oarsoaldekoaek.blogspot.com?topatuko duzue

eta info gehiago http://www.korrika.org/

Comments are closed.