8571801870_087b9e4133_zAstelehenetik ostiralera,?arratsaldeko 20:30ean, Korrikarekin zuzeneko konexioa egiten ari gara Zintzilik Irratiko Erretegian. Egunero-egunero Korrikaren prentsa taldeko Anek Korrika non dabilen, aurreko gau eta egunak eman dutena eta euskararen aldeko lasterketa honetan jasotako hainbat bizipen kontatzen dizkigu, eta horrela Korrika 18 Oreretara helduko den momenturako (igandean, martxoak 24, goizaldeko 00:55etan) prestatzen gara.

Albiste honetan, orain arte egin ditugun 3 konexioak entzun ditzakezue, baina gogoratu ostegunean eta ostiralean ere Korrikarekin bat egingo dugula 20:30ean, eta larunbatean, gaueko 00:00etaik aurrera saio berezia izango duzuela Zintzilik Irratian.

Entzun asteazkeneko konexioa [audio:http://archive.org/download/KorrikaAsteazkena130320/Korrika_Asteazkena130320.mp3]

Astearteko konexioa [audio:http://archive.org/download/KorrikaAsteartea130319/Korrika_Asteartea130319.mp3]

Asteleheneko konexioa [audio:http://archive.org/download/ErrAstelehena130318/Err_Astelehena130318.mp3]

Comments are closed.