Korrika18 Kontzertu maratoia OreretanGaur hasiko da Korrika 18 Andoainen eta 24ean iritsiko da Oreretara. 10 egun falta dira, baina 10 egun hauetan gauza ugari izango ditugu herrian. Korrika inguruan antolatutako ekitaldi guztiotaz hitz egiteko Xenpelar AEK euskaltegiko irakasle den eta orain Korrikan buru belarri dabilen Borjarekin egon gara.

Hasteko Zuzeneko Istanteak musika argazki erakusketaz aritu zaigu (martxoaren 11tik 17ra bitarte ikusi dezakegu Xenpelar etxean) eta atzo eta gaur egon diren Master class-ak ere aipatu ditu.

Larunbaterako, martxoaren 16an,? kontzertu maratoia izango da herriko tabernetan eta Zumardian:

-17:00 Reyna: IN VINO VERITAS
– 17:30 Sindikato: AXIMILA
– 18:15 Gailur: PUNTA ARA2
– 19:00 Landare: KASERNARAT
– 19:45 Arkaitza: KORUMBA
– 20:30 Laket: INCOGNITA
Zumardian karpa bat izango da eta hemen hauek joko dute:
– 21:00tan: JON MINER ETA INTXIXU LOTIEN BANDA
– 22:30tan: IZAKI GARDENAK
– 00:00tan: APURTU
– 01:30tan: OKENSAY

Aurretik, ostiral honetan, martxoak 15? arratsaldean, Korrika txikia izango dugu Oreretako erdigunean (eta hurrengo ostiralean, martxoak 22 goizean Korrika txikia Beraunen eta Korrika gaztea Zumardian)

Aipatu bezala martxoaren 24ean irisiko da Oreretara,? goizeko 00:45etan. Horrexegatik martxoaren 23, larunbatean ekitaldi ugari egongo dira: Herri bazkari Zumardiko karpan,? kantuak, triki poteoa, Ze esatek- en kontzertua,… eta igandeko 00:45etan Lezok pasako dio Korrikaren lekukoa Oreretari, eta hauxe izango da heriko ibilbidea: Renfe, Biteri, Morrongileta, Beraunera doazen lehenengo 2 maldak, Parke kalea, Irumugarrieta, Beraun, Pontika, Gaztaino (lehenego aldiz Korrikaren historian), Zentroa, Herriko plaza, Santa Klara eta Fanderiatik Oiartzun aldera joango da Korrika, eta hortik Baionara Korrika 18a bukatzeko.

Entzun [audio:http://archive.org/download/Korrika_18_borxarekinElkarrizketa_130313/Korrika_Borxakin_130313.mp3]

Gure aldetik, Zintzilik Irratiko Erretegian, martxoaren 18tik 23a bitarte arratsaldeko 20:30ean zuzeneko konexioa egingo dugu Korrikaren, egunak eman duenaren berri izateko. Eta Korrika Oarsoaldetik pasatzen denerako saio berezia ere prestatzen hasiak gara, beraz adi arrano-laguntzaile-korrikalari guztiei zuen laguntza beharrezkoa izango baitugu 23 gauean.

Comments are closed.