korrikakulturalaBadator Korrika 18. Ostegunean abiatuko da Andoainetik eta Oreretara datorren martxoaren 23ko gauerdian iritsiko da. ia 2 aste falta dira horretarako, baina Korrika giroa nabari da dagoeneko gure kaletan. Eta gehiago nabarituko da Korrika Kulturalaren aurkezpena egin baitute Oreretan.? Aurkezpenean Korrikaren Oarsoaldeko ibilbidea erakutsi digute eta Kasernarat taldeak emanalditxo laburra ere eman du.
Musikak garrantzi berezia izango du aurtengo Korrika Kulturalean, Zuzeneko Istanteak musika argazki erakusketa herriz herri dabil eta martxoaren 11tik aurrera Oreretan ikusteko aukera izango dugu Xenpelar etxean eta hilaren 17ra bitarte.
Erakusketaz gain, martxoaren 12an, 20:00etan master class-a egiteko aukera izango da Zigor Dz musikariarekin.
Hurrengo egunean, bestalde, Xabi Solanorekin musika solasaldia izango da. Zigor Dz eta Xabi Solano Esne Beltza musika taldeko kideak dira. Gogoan izan Esne Beltzak egin duela Korrika 18ko kanta.Azkenik, martxoaren 16an, Korrika 18 eskualdera iritsi baino astebete lehenago, kontzertu maratoia izango da herriko tabernetan zehar.

“Zuzeneko Instanteak” argazki erakusketa eta musika inguruan antolatutako beste ekimene inguruan hitzegiten aritu zen gure arranoa Koldo Otamendi “Kojo”rekin.

Entzun elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/Korrika18KulruralaOreretan/Korrika18%20Kulrurala%20Oreretan.mp3]

Korrika 18 Orereta 1

Eta hona hemen egitaraua:
– Martxoaren 11etik 17ra izanen da Erakusketa Xenpelar kultur Etxean!
– Martxoak 11 Astelehena: IREKIERA EKITALDIA
– Martxoak 12 Asteartea: DZ MASTER CLASS: Zigor DZ
– Martxoak 13 Asteazkena: MUSIKA SOLASALDIA: Xabi Solano.
Martxoaren 16ean, Larunbata: MUSIKA MARATOIA herrian zehar!
-17:00 Reyna: IN VINO VERITAS
– 17:30 Sindikato: AXIMILA
– 18:15 Gailur: PUNTA ARA2
– 19:00 Landare: KASERNARAT
– 19:45 Arkaitza: KORUMBA
– 20:30 Laket: INCOGNITA
Zumardian karpa bat izango da eta hemen hauek joko dute:
– 21:00tan: JON MINER ETA INTXIXU LOTIEN BANDA
– 22:30tan: IZAKI GARDENAK
– 00:00tan: APURTU
– 01:30tan: OKENSAY
Korrika 18 Orereta 2

Comments are closed.