Jo ta Tofu irratsaioa, 60 minututakoa izango da eta igandero emitituko da 11,00 etatik aurrera Zintzilik Irratian, Oreretako irrati librean. Askekintzatik jaiotzen den programa bat da, irratsaio animalistek duten agerpen eskasa betetzeko asmoarekin. Gainera euskaraz egingo dugu gehienetan, naiz eta aste batzuetan pertsona batzuk ez duten euskaraz hitz egingo.

Bertan monografikoak, txisteak, errezeta beganoak, gaiarekin konprometituak dauden taldeen musika, berriak, elkarrizketak e.a. Eta guzti hau animalien eskubideen eta antiespezismoaren inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin.

Aste honetan gure gai zentral bezala kalean batu ditugun zirko eta zooei buruzko iritzi batzuen inguruko hizketaldia izango da. Mousaka eta ratatuilleren errezetak izango ditugu, berriak eta musika asko.

Comments are closed.