Ikatza_005-300x225Hernaniko Karbonera etxe okupatu eta Ikatza liburutegiko kidea den Ainararekin egon gara hitzegiten etxea desalojo arriskuan dagoela eta.

Karbonera etxea duela 6 urte Hernanin okupatutako etxea da.? Orain dela bi urte etxean bertan liburugune politiko sozial bat sortu zuten, Ikatza Liburugunea. Ordutik, hitzaldiak, tailerrak, festak, bideo proiekzioak, eztabaidak eta abar luze bat burutu dituzte.
Iazko abenduaren 26an demanda judizial bat jaso zuten nun martxoak 4an epaiketa izango dutela adierazten zitzaien, eta orduz geroztik etxea eta liburutegia babesteko elkartasun kanpaina jarri dute martxan.

Entzun [audio:http://archive.org/download/KarboneraEtxeaEtaIkatzaLiburugunea20130206/Karbonera%20etxea%20eta%20Ikatza%20Liburugunea_20130206.mp3]

Hona hemen elkartasuna adierazteko Karbonera etxetik zabaldutako mezua:

*KARBONERA ETXEA ETA IKATZA LIBURUGUNEA DESALOJORIK EZ!*

Karbonera etxea duela 6 urte okupatutako etxea da. Baina eraikin
hau ez da etxebizitza bat soilik, ez, askoz gehiago da. Orain dela bi urte
hainbat lagun elkartu eta ?herri honetan liburugune politiko sozial baten
beharra ikusi genuen, nun instituzioetatik aparte, bestelako materiala zein
jakintza trukatu zitekeen. Horrela, Ikatza Liburugunea zabaldu genuen.
Ordutik, hitzaldiak, tailerrak, festak, bideo proiekzioak, eztabaidak eta
abar luze bat burutu ditugu.

Abenduaren 26an demanda judizial bat jaso genuen nun martxoak
4an epaiketa izango genuela adierazten zen. Badakigu zer suposatzen duen
honek, kapitalaren eta jabetza pribatuaren defentsan jendearen kaleratzeak
eta proiektuen suntsipena. Hain funtsezkoa den etxebizitza eskubidea
espekulaziorako okasio bihurtu da aspalditik, behar sozialak zapalduz.

– Ikatza liburugunean, gai politiko eta sozialei buruzko hainbat
material eskuratzeko aukera izan ?dut, baita eurek antolatutako
ekitaldietan, hitzaldietan eta eztabaidetan parte hartzeko ere.

– Etxebizitza izatea oinarrizko premia da. Lehen ere ia eskuraezina zen
gehienontzat, espekulazioak inbertsio bihurtu zuelako, eta egun, egoera
larriagotu besterik ez da egin. Beraz, etxebizitza denok behar dugulako,
eta topaleku eta kultur guneak ere beharrezkoak ditugulako, hutsik
usteltzen ari diren eraikinei bizia ematea erabat zilegi iruditzen zait.

– Beraz Karbonera etxea eta bertan garatzen diren proiektuekin, Ikatza
liburugunearekin, bat egiten dut.

———————————————————————————————

Ikatza Liburugunea
ikatzahernani@gmail.com
Helbidea: Zapa Kalea, 6
Postaz: 13 Posta Kutxa
Hernani 20210 Gipuzkoa
Euskal Herria

1 Comment