Hondakinen Batzordea orain dela hilabete batzuk sortu zen Oreretan, eta hondakinak benetako arazoa direla ikusirik auzoz auzoko bilera informatiboak jarri dituzte martxan. Bilerak Iztietan hasi dira gaur bertan, eta aste honetan Kaputxinos, Agustinak, Pontika, Beraun eta Alabergako auzo elkarteetan ere izango dira. Hurrengo astean Galtzaraborda, Zentroa, Fanderia-Markola, Gabierrota-Lartzabal eta? Zamalbiden egingo dira, eta urtarrileko azken astean Olibet-Ugarritze eta Gazta?on. Bileretara biltzen diren bizilagunen kezka eta iritziak jaso ostean Hondakinen batzordeak 2. bilera txanda bat egingo du aurerago lan-talde honek proposatuko duen sistema berriaren inguruko eztabaida egiteko.
Guzti honetaz hitz egiteko Izadi 21 taldeko Aitor Gonzalez izan dugu gurekin Erretegian.
Entzun [audio:http://archive.org/download/HondakinenBatzordearekin20130114/Izadi21-Aitor_130114.mp3]
Auzoz auzoko bileren egitaraua eta informazio gehiago http://herribizia.errenteria.net
2 Trackbacks / Pingbacks
[…] Prozesu honetan interesa duen edonork bere ekarpenak helaraz diezazkioke Hondakinen Batzordeari e-posta bitartez (hondakinakIAK@googlegroups.com) edo, bestela, udaletxeko Mendi eta Ingurumen Sailera zuzenduz. Informazio gehiago eskuratu dezakezue Zintzilik Irratian egindako elkarrizketan. […]
[…] Quien tenga interés en participar en este proceso puede hacer sus aportaciones a este grupo de trabajo a través de la dirección de correo electrónico (hondakinakIAK@googlegroups.com) o dirigiéndose directamente al Departamento de Medio Ambiente y Montes del Ayuntamiento. Para ampliar la información esta disponible la entrevista realizada en Zintzilik Irratia. […]