Ostiraletik Oarso Bidasoako Hitzaren harpidedunek 32 orrialdetako egunkaria jasoko dute. Egoera ekonomikoak behartuta Hitzak garai berrietara egokitu behar izan du, eta eskualdeko berriekin asteko lau egunetan jasotzen genuen egunkaria astekari bihurtuko da urtarriletik aurrera. Garai berri hauetan garrantzi berezia hartuko du webguneak, www.oarsobidasoa.hitza.info, sare sozial eta bideoek besteak beste. Hitzaren irakurle, harpidedun eta eskualdeko euskaltzale, elkarte eta erakundeen laguntza ere ezinbestekoa izango da proiektuak aurrera jarrai dezan.

Aldaketa guzti hauen berri izateko, hauen zergati eta aurtengo erronkak ezagutzeko Hitzako zuzendari den Urko Etxebestekin egon ginen. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/OarsoaldekoHitza2013UrteariBegira/OrasoaldekoHitza_20121219.mp3]

Comments are closed.