Erretegia saioan urte amaierarako egiten ditugun laburpen saio berezi hauetan ezin zuten falta preso eta errepresioaren inguruko albisteak. Oreretako gazteek jasaten duten errepresioa aipatu eta salatu dugu behin baino gehiagotan aurtengo Erretegian eta urtea amaitzera doan honetan herriko 5 gazte espetxeratuko dituztela jakin dugu: Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza.

2008an Segi gazte mugimenduaren aurka Oarsoaldean eginiko sarekadan atxilotutako gazteetako 5k espetxeratzeko agindu jasoko dute, eta beste batzuk absolbituak izan dira urte hauetan.

Zintzilik irratiko Erretegian libre gelditu diren gazte hauetako birekin, Hodeiertz Uria eta Jon Mikel Otxoarekin,? egon gara hitzegiten prozesu guzti hau nola bizi izan duten jakiteko.

Entzun [audio:http://archive.org/download/GazteekinElkarrizketa20121227/Gazteak_121227.mp3]

Bestalde aipatu 5 gazteen aldeko ekimenak aurrera jarraitzen dutela Oreretan, eta igandeko manifestazio jendetsuaren ostean, atzo bertan Elkartasun Gunea izan genuela Oreretan Gazte Asanbladaren eskutik. Bertan gune ezberdinak izan ziren, hala nola, panel informatiboak, 5 gazteei mezua helarazteko murala, bideo emanaldiak, pintxo zein edariak, eta musika ?Bad ?Sound System taldearen eskutik. Argazki masiboa ere atera zuten, eta ekimen honek jarraipena izango duela ere aipatu zuten: Hurrena urtarrilaren 4ean, 18:00etatik 20:00etara Xenpelar plazan.

Info +: http://oarsongazte1ez.blogspot.com.es

Comments are closed.