Goizean ELEAK mugimenduak iganderako elkartasunezko manifestazioa deitu ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza gaztei ezarritako sei urte eta sei urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra berretsi duenaren berria zabaldu da Oreretan. Auzitegi Gorenak? Iosu Arruabarrena, aldiz, absolbitu egin duela ere jakin dugu.

Arratsaldeko 20:00etan asanblada egin da Oreretan, eta 600 bat lagunek manifestazioa bat egin dute Oreretako kaleetan. Ondoren ELEAK-eki kidea den Santi Angulok azken orduko albisteak adierazi dizkigu, eta hurrengo egunetarako deialdiak gogoratu dizkigu:

– Bihar, asteazkena, ikastetxeetan mobilizazioak egongo dira eta elkarretaratzea eguerdiko 12etan herriko enparantzan.

– Ostegunean elkarretaratzea egongo da Bildu eta Ezker Anitzak deituta Herriko enparantzan eguerdiko 12:00etan, Eskubide guztiak pertsona guztientzat

– Ostiralean, Santomas egunean, ekimen ezbeerdinak egingo dira

– Eta igandean,?12.30ean, Errenteriako Zumarditik?Gure etxeko ateak zabalduta daude lemapean manifestaziora izango da.

Entzun manifestazio osteko adierazpenak [audio:http://archive.org/download/DesdeLaHerrikoEnparantza121218/DesdeLaHe_eleak121218.mp3]

 

 

Comments are closed.