Gaur goizean ELEAK mugimenduak prentsaurrekoa eskaini du Oreretako 6 gazteek atxilotzeko arriskuan jarraitzen zutela eta. Gabonetan ere egoera honen aurrean herritar eta lagunok gure babesa adierazteko eta egoera honekin amaitzeko eskatuz igandean, abenduaren 23an 12:30ean Oreretako Herriko Plazatik Manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak.

Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da.

2008ko apirilean Oarsoaldeko hamasei gazte atxilotu zituzten Segi gazte antolakundearekin eta kale erasoekin lotuta. Inkomunikazio aldian torturak eta jazarpen sexuala jasan izana salatu zuten. 2011ko ekainean gauzatu zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hark, hamar gazte absolbitu eta seiri ezarri zien espetxe zigorra.

Entzun prentsaurrekoa [audio:http://archive.org/download/RuedaDePrensaDeEleakEnErrenteria121218/Odeprensa_Eleak_121218.mp3]

Comments are closed.