Juan Carlos Estevez, Melli, preso oreretarrak gaur zigorra beteta aske geratu behar zuen. 2004tik darama espetxeratuta, Frantziako kartzeletan, eta atzo, libre gelditu behar zuen egunaren bezperan, Espainiaren euroagindu baten ondorioz, ?atxilotua? izan zen espetxeratua dagoen Mureteko kartzelan bertan. Aurretik ere, 2005. urtean, Espainiak euroagindu eskaera bat egina zuen, baina orduan Frantziak ez zuen onartu euroagindu hori. Mellik gaua Tolousseko komisaldegian pasa zuen atzo, eta gaur gozean epaile aurretik pasa da eta asteartean izango du epaiketa Tolouseko epategian

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin da Oreretako Herriko plazan Melliren atxiloketa salatzeko. Hona hemen bertan esandakoa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/MelliAtxilotua/MellAtxilotuai_elkarretaratzea_20121212.mp3]

1 Trackback or Pingback