Astelehen goizean eman ziren ezagutzera Orereta-Errenteriako udalean aurtengo Madelon sarien irabazleak. Sari hauek EHGAMek antolatzen ditu, Xanti Altxu ?Madelon?, EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoa gogoratzeko. Gazteentzako antolaturiko saria da, eta gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruzko kontakizun laburrak biltzea du helburu.

Auretengo sarituak:

Helduen sailean (18-25 urte bitarteko gazteak) 23 urteko Pamela Fernandez (Valladolid)?Lo que la sociedad no puede arrebatarnos? lanari esker. Bigarrena, 20 urteko Roberto Carro izan da (Leon), ?Si Ulrich hubiese tenido una c?mara fotogr?fica? kontakizunarekin .

Gazteen sailean (14-17 urte) Carlos Catena (Jaen) izan da garaile. 16 urteko Jaeneko mutiko honek ?El santuario de los objetos encontrados? lana aurkeztu du. Bigarren saria Kubara joan da, Col?n de Matanzas herriko Caridad Ch?vezek lortu baitu. 16 urteko idazle gazteak ?El color de la noche? lana aurkeztu du.

Entzun hemen astelehen goziean udalean eginiko sarien aurkezpena.

Entzun [audio:http://archive.org/download/EntregaPremiosMadelonSaria/Acto_121210.mp3]

Info +: http://ehgam2010.blogspot.com.es

Herribizian, datozen egunotan, irabazleon lanak zintzilikatzen joango dira, denok gozatu ahal ditzagun.

Comments are closed.