Zintzilik irratiko Erretegia saio informatiboan Eguzki talde ekologistako kide den? Garikoitzekin hitz egin dugu Pasaiako Iberdrolaren termikaren itxieraz eta A?arbeko parke naturalaz.

Pasaiako termika azaroaren amaieran itxi zuten, eta horrela urte luzez gure eskualdean -eta Gipuzkoa osoan- CO2 gehien isurtzen zuen termikari agur esan diogu. Eguzkik gai honen inguruan egin duen balorazioa jaso ahal izan dugu Gariren eskutik.

Bestalde Oreretako udalak eta hainbat talde ekologistak badaramate urteak A?arbe erreserbagune babestua izateko eskatzen. Aurreko diputazioak, EAJ-PNVren eskutan izanik, eskaera honi oztopoak jartzen zizkion, eta orain Oreretako udal eta diputazioaren agintea aldatu delarik, eskaera horri erantzuteko garai dela gogoratu nahi du Eguzkik.

Hona hemen Eguzkikoek bi gai hauen inguruan kontatu digutena:

Entzun [audio:http://archive.org/download/EguzkiTermikaItxieraEtaAarbe/Eguzki_termikaEtaAnarbe.mp3]

Bi gai hauen inguruko info gehiago:

Iberdrolaren itxieraren inguruko Eguzkiren komunikatua

A?arbe parke naturala

Comments are closed.