Aurreko denboraldian egin genuen modura aurten ere gure asmoa da Orereta – Errenteriako udaleko pleno ostean zinegotzi edo arduradunen batekin egotea bertan landutako gaien inguruan hitzegiteko.

Eta iaz egin genuen bezala aurten ere udaleko komunikazio arduraduna den Ion Ansarekin egon gara aurreneko elkarrizketa honetan. Ansak aste honetako plenoan desjabetze edo desauzioen aurkako mozioa aho batez onartu dela esan digu, eta plenoa laburra izan denez eta gai gehiago ez zeudenez, udalak mahai gainean dituen erronka batzuei errepasoa emateko aprobetxatu dugu okasioa. Horrela aurrekontuaz, plan estrategikoaz, hondakinak kudeatzeko batzordeaz, Kabiaren balantzeaz eta beste hainbat gaitaz aritu gara Jonekin.

Hona hemen elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/IonAnsarekinErretegian/JonAnsa20121128.mp3]

Comments are closed.