Alaia eta Ibai hurbildu dira Zintzilik irratiko Erretegira larunbata honetan, azaroak 24, Oreretako gaztetxean antolatu duten elkartasun kontzertua iragartzera. Elkartasun kontzertua izango da larunbatekoa, ?Gure etxeko atea zabalik dute? kanpainaren arira, hau da herriko 6 gazteei elkartasuna eta babesa emateko jaialdia. Ez da Oreretako gaztetxean espetxeratuak izan daitezkeen 6 oreretar gazteen alde egiten den lehen ekimena, orain gutxi martxan jarri baitzuten sinadura eta argazkiak biltzeko kanpaina ere, eta bide honetan, larunbatean? elkartasun argazkia ateratzeko aukera ere egongo da. Amaitzeko esan ateratako dirua euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen alde diharduen ELEAK mugimenduarentzat izango da.

Entzun [audio:http://archive.org/download/OreretakoGaztetxeanElkartasunKontzertua_631/Gaztetxea_20121121.mp3]

Egitarua eta info +: http://oreretakoga.info/ eta

Comments are closed.