Mikelazulo kultur elkarteak XVII. urtez Herrien Astea antolatu du aste honetarako Orereta – Errenterian.

Denok gara Etorkinak da aurtengo Herrien asteko mezua, denok garela Europako estatuek kontrolatu beharreko mehatxua; denok erabili eta botatzeko merkantzia merkea.

Azaroaren 20tik 24ra hitzaldiak, solasaldiak, dokumentalak, argazki erakusketa, kontzertuak, afariak eta beste hainbat ekitaldi izango ditugu herrian. Egitarau osoa hemen eskura dezakezue

Herrien astearekin Mikelazuloko lagunek gure artean zabaldu nahi duten mezuari buruz eta antolatutako ekitaldi ezberdinez hitzegiteko aukera izan dugu Laurarekin. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/HainbatAudio/HerrienAstea_121114.mp3]

Amaitzeko, hona hemen Mikelazulok plazaratutako idatzia XVII. Herrien astea dela eta:

XVII.herrien astea-semana de los pueblos.Orereta-Errenteria.

DENOK GARA ETORKINAK

Europako estatu guztientzat etorkinak kontrolatu beharreko mehatxua dira. Etorkinak, erabili eta botatzeko merkantzia merke dira. Mugak zaintzeko harresiak jarri eta Frontex erakunde armatua eraiki dute, eta errepresioa antolatzen dute Europako mugako estatuekin. (Marokoko poliziak belaunetan eta anketan kolpatzen ditu etorkinak Melillako harresia gaindi ez dezaten; bestaldean goitik behera armaturiko indar polizialak zain).. Paperik gabekoak kanporatzeko kriminalizazioa eta pertsekuzioa, kontzetrazio eremuak, eguneroko bizitzaren itomena, eskubideen ukazio erabatekoa (etxebizitza klandestinoak, osasun publikoa ukatua, langabeziara edota lan izkutura kondenatuak…), beraien kulturarekiko mezpretxua, etorkinen pertzepzio zitalaren eta etorkinen aurkako jarreraren sustapena. Beraiek dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Zapalkuntzaren katean, lehen katebegi lotsagarriena.

Bainan boterearentzat, horixe ari gara denok bihurtzen, merkatuen eta gobernuen merkantzia merkea. Boterearen mugak zaintzeko harresi polizialak, herri mogimenduen errepresioa, kartzela eta legediaren aldaketak. Eguneroko bizitzaren itomena. Eskubide laboralen suntsiketa. Etxe-kanporatzeen ugaritzea, osasun publiko unibertsalaren ukazioaren eta pribatizazioaren urratsak, babes soziala (jubilazioa, zaintza, langabezia…)? geroz eta urratuagoa). Gure nazio eta kulturaren berzentralizazio asmoak. Pobrezian bizi direnekiko eta askatasun mogimendu guztiekiko pertzepzio iraingarria, susmoak. Giza-talde kaltetuen arteko jarrera lehiakorrak eta kontrakotasunak sustatzen ari dira. Etorkinek ezagutu dituzten bidetik sarrarazi nahi gaituzte denoi: gizakia nahi dute eskubiderik gabeko lan-indarra merkantzia.

Etorkinen kontrako erasoak, eta gainontzeko guztion orain arteko eskubideetan eta babes sozialean ematen ari diren murrizketak loturik daude. Eskandalagarria da osasun publiko unibertsal eta dohainari buruzko uztailako dekretua. Gure aiton-amonen zaintza-ardura duten milaka etorkin zaintza gabe geldituko dira. Paperik gabekoak legez kanpokotzat balioetsi; osasun atentzio publikoa ukatu; eta gero, horiei beraiei ehundaka euro batzuren truke osasun atentzioa (ez errezetak…) saldu. Larria. Bainan horrekin zer ari dira prestatzen? Osasun sistema publiko unibertsalaren kontzepzio bera azpijan!!! Gogoeta gaiztoa normala bihurtu: osasungintza erabat pribatizatu, osasun atentzio diruaren arabera jaso. Orain arte osasun sistema giza-solitaritatearen elementu nagusi bat zen. Hori suntsitu nahi dute. Eta bide horretan etorkinekin (eta beste giza-talde batzurekin), koordainketarekin, osasun zentru publikoen gestioa esku pribatuetan uztearekin? hasi dira. Agerian jartzen ari da etorkinen aurkako filosofiak eta neurriak onartzea geure egoeraren aurka jotzea dela. Zapalkuntzaren katebegi guztiak, elkartasunaren sarean bildu beharra dago.

Comments are closed.