Lezon hurrengo urtean hondakinak atez ate gaika jasotzeko asmoa du bertako udalak, eta bilketa sistema berria nola egin daitekeen azaltzeko? azaroan eta abenduan zehar hainbat bilera egingo dira Lezoko herritar eta eragileek parte har dezaten. Hona hemen bileren egutegia.

Guztira 11 lan talde osatu dira herritarrekin: 6 auzokako bilerez gain, jubilatuekin, merkatariekin, elkarte gastronomikoetako kideekin eta jatetxeetako langileekin bina saio egingo dira, eta gazteekin eta udal zerbitzuetako langileekin ere saio bana egingo da.

Hondakinen eta parte-hartze prozesuari buruzko informazio guztia herritarrek eskura izan dezaten, atal berri bat ere sortu dute Lezoko udalaren webgunean, ?Hondakinen atala?.

Erretegian Lezoko alkate den Ainhoa Zabalorekin hitz egin dugu parte-hartze prozesu honen inguruan. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/AZabalorekinAtezAte/AZabaloAtezAte_20121115.mp3]

Info +: http://lezozerozabor.wordpress.com/ , http://www.lezo.net/eu/node/15810

Comments are closed.