Igande honetan, azaroak 11,Irritxoen eguna ospatuko da Oreretan. Landare elkarteak antolatzen du Irritxoen eguna, eta haurrentzat prestaturiko jai erraldoia izango da, bereziki ama edota aita espetxean dituzten haurrentzat.

Irritxoen eguna, herrikoia, parte hartzailea eta euskalduna izatea du helburu, eta horretarako ekitaldi pila antolatu dituzte herrian zehar egongo diren 8 guneetan.

Irritxoen eguna antolatzearen zergatiaz, antolaketa lanetaz eta 8 gune horietan ikusi eta parte hartu ahal izango ekitaldiak hobeto ezagutzeko Landare elkarteko Egoitz izan dugu Zintzilik Irratiko Erretegian.

Entzun elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/IrritxoenEguna/IrritxoenEguna-egoitz-121107.mp3]

Entzun soinu deia [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/kunak/2012/Irritxoen%20eguna/Irritxoen%20eguna%20Oreretan%202012ko%20azaroak%2011.mp3]

 

Info +: http://irritxoeneguna.info/

Comments are closed.