Azaroaren 10ean arratsaldeko 18:00etan 2012-2013 denboraldia aurkezteko saio berezia egingo dugu Zintzilik Irrati Librean.

2ordutako irratsaio berezian denboraldiko saio zahar eta berrien aurkezpena, aurtengo kolaboratzaileak,…

10 de noviembre, a las18:00 programa especial de presentaci?n de la nueva temporada 2012-2013.

Programa de m?s de 2 horas de duracci?n, presentando los diferentes programas de esta temporada (viejos conocidos, programas nuevos?), las diferentes colaboraciones de este a?o en Erretegiak (informativos)…

Gonbidatuta zaudete!

Programazio berria ikusi

Programazio berria jaitsi

Zintzilik Irratia ?- ? Oreretako irrati librea ? -? FM 100

28 URTEZ IRRATIA LIBRE

Zintzilik irratia Orereta-Errenteriako irrati librea da.
Udazken honetan 28 urte beteko dira lehen emisioa uhinetan zabaldu zenetik, garai hartan (1984 urtea) FM 101 dialean.
Euskal Herriko irrati libreen mugimenduaren testuinguruaren barruan jaio zen, sorreratik gaur egun arte mantendu duen filosofiarekin: auzo-irratia, autogestionatua, asanblearioa eta diru irabazi-asmorik gabekoa.
Gaur egun Oarsoaldean entzuten da FM100en eta interneten zintzilik.net helbidean.

IRRATI-SASOI BERRIAREN AURKEZPENA

Azaroaren 10ean, 18:00etan aurkezpen saio berezi bat egingo da 2012-2013 irrati-sasoiari hasiera emateko.
Bi ordutik gora iraungo duen irratsaioan, sasoi honetan uhinetan izango ditugun programak aurkeztuko ditugu (zahar ezagunak, saio berriak,…), era berean Erretegiak deritzen informatibo saioetako aurtengo kolaboratzaileak eta, oro har, Zintzilik irratiaren uhinetatik entzun daitekeen guztia.
Aurkezpen festa honetara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu irratiko mikroetatik inoiz pasa denari, edonola ere lagundu duenari edota, ezin bestela, Zintzilik irratiaren lagun sentitzen edonori. Badakizue, estratan dagoen Perrategi zaharrean.

2012-2013 PROGRAMAZIOA

GURE SAIOAK

Astelehenetan 13:00etan saio berria dugu, PLAYLIST, hainbat jende entzuten duten musikaren bidez ezagutzeko aukera eskainiko diguna. Beranduxeago, 19:00etan, EUSKARAREKIN BUELTAKA izango dugu, aurten euskara ikasteko emanaldi onenen bildumarekin, I?axito Albisuren gidaritzapean.
Astearteetan 19:30etan elikadura osasuntsu eta makrobiotikoaren sasoi berria izango dugu ASTINDU TXINGURRITEGIA saioan, eta 23:00etan DESFASE LUNAR, eskarmentu handiko emanaldia, munduko musika eta ekologia bezalako gaien inguruan.
Asteazkenetan gurekin jarraituko dute LEPOTIK ZINTZILIKekoek, kolaborazio berriekin, hard-core, punk, surf eta antzeko soinuei bidea emanez.
Ostegunetako tartean Zintzilik irratiaren klasiko izan den EL VUELO DEL CISNE NEGRO (LOS DEL VUELO) saiokoek agur esan digute, eta euren lekuan BARRIO TORNASOL saioak hartzen du lekukoa, 18:00etatik aurrera, elkarrizketak, literatura eta bestelako bitxikeriekin gu denok gozatzeko. Jarraian, 19:00etan, bi astetik behin, Afrika iparraldeko musika, kultura eta kezkak ezagutzeko parada izango dugu BIZILAGUNAK saioan. Osteguna amaitzeko 22:00ak pasata direnean MATXURA BURUAN etorriko da, irratiko ezinbesteko bihurtu zaigun saioa, ahobizarrik gabeko umore zartatzailearekin.
Ostiraletan, 19:00etan, txandaka, bi astetik behin, batean KRASH! izeneko saio kontrakulturala eta musikala izango dugu eta bestean DFFUNK zuzeneko saioa, hip-hop eta reggaearekin. Beste berrikuntza bat, musikala hau ere, 22:00etan hasiko da, zuzeneko deep house musikarekin LINE UP saioan.
Astebururako lehen berrikuntza larunbatetan 11:30etan etorriko da, POGO ERASOA punk-rock irratsaioarekin. Eta igandean gure saioekin amaitzeko, lagun zahar bat: LIKOR CAFE, igandero 19:30etan, galiziar komunitateari eta Euskal Herriari begira egindako saioa.

ERRETEGIA

Zintzilik irratiaren kontrainformazio saio honek urteak daramatza entzulea gure inguruko mugimendu sozial eta politikoetan gertatzen denaz jakinaren gainean jartzen, murrizketarik gabe eta mikroa interesdunen ahotan jarriz.
Aurten kolaboratzaileei tarte zabalagoa eskaini nahi izan diegu eta honetarako antenara erakarri ditugu hainbat elkarteetan lan egiten duten edota hainbat arlotan diharduten eragileak: bertako kronika, Alemania, etorkinak, langabetuak eta etxe-gabetuak, antzerkia, haur literatura, animalien askapena, euskara, askatasun sexuala,…
Saio hauek astelehenetik ostiralera izango dira, 20:00etatik 21:30ra.

ARROSA SAREA

Programazioa osatzeko Zintzilik irratia bezala Arrosa sarean dauden Euskal Herriko beste irrati libreetako saioekin osatuko da. Asmo nagusia beste irrati libreetan egiten diren saio interesgarriak gure entzuleei eskaintzea da eta hauen bidez gure euskarazko eskaintza zabaltzea.
Nabarmentzekoak dira goizetako SUELTA LA OLLA gaurkotasun-albisteen magazina, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, HALA BEDI, EGUZKI IRRATIA eta TAS-TAS irratien lankidetzan burutzen dena eta arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00etara ZEBRA BIDEA, osorik euskaraz egina, TAS-TAS, ANTXETA eta HALA BEDI irratiaren eskutik.
Eskainiko diren saioen artean topatuko ditugu ere AXA MIXA, BERBENIR, BERTXOKO, TXINGURRI HOTSAK, GONEKIN ERO BERO, A DESALAMBRAR, CELOSAMENTE GORDEAK, MUNDU HOTSAK, KOLAX, MAR DE FUEGUITOS, TAOSA, ARGIZIRIN AITALDIA, HIRU KORTXEA, KALEKO MOBIDA, ZARATAZARAZ, WISKIEMAN, ADI eta 90 SEG. HALA BEDI, TAS-TAS, ANTXETA, TXAPA, XORROXIN, INFO7, TTAN TTAKUN, IRULEGI eta KKINZONA irratietatik eskuratuak.

BESTE IRRATI BATZUETATIK

Amaitzeko, baditugu irratsaio batzuk atzerrietako irrati libre edota komunitarioetatik bilduak, hala nola MAS VOCES (URCM-Madril), DEMOCRACY NOW (AEB), LA CASA INCENDIADA (ELO-Madril) eta LA ENREDADERA (TOPO-Zaragoza), gure ustez interesgarriak direnak programaziorako.

——————

Zintzilik Irratia – Oreretako irrati librea – FM 100

28 A?OS DE RADIO LIBRE

Zintzilik irratia, es la radio libre de Orereta-Errenteria.
Este oto?o se cumplen 28 a?os de la primera emisi?n por las ondas, en aquel entonces (a?o 1984) en el dial de la FM 101.
Nace dentro del contexto del movimiento de radios libres de Euskalerria, y con una filosofia de radio comunitaria, autogestionada, asamblearia y sin animo de lucro, que se mantiene en la actualidad.
Actualmente se puede oir a trav?s de la FM 100 en la comarca de Oarsoaldea y online a trav?s de zintzilik.net.

PRESENTACI?N NUEVA TEMPORADA

El 10 de noviembre a las 18:00 se realizar? un programa especial de presentaci?n de la nueva temporada 2012-2013.
En un programa de m?s de 2 horas de duracci?n, iremos presentando los diferentes programas de esta temporada (viejos conocidos, programas nuevos?), las diferentes colaboraciones de este a?o en Erretegiak (informativos), y todo aquello que podreis escuchar desde las ondas de Zintzilik irratia.
Invitamos a todas las personas que alguna vez han pasado por los micr?fonos de la radio, han colaborado o sean amig@s de Zintzilik irratia, a pasarse por la Herreria a la fiesta de presentaci?n.

PROGRAMACI?N 2012-2013

PROGRAMAS PROPIOS

El lunes estrenamos a la 13:00 con un programa nuevo PLAYLIST, donde concoceremos a diversas personas por la musica que escuchan. A las 19:00, EUSKARAREKIN BUELTAKA, este a?o con un recopilado de las mejores clases de euskera con Inaxito Albisu.
El martes a las 19:30, nueva temporada con la alimentaci?n sana y macrobi?tica de ASTINDU TXINGURRITEGIA, y a las 23:00 un programa veterano como es DESFASE LUNAR; musica del mundo, ecolog?a?
El mi?rcoles continuan con nosotr@s LEPOTIK ZINTZILIK con nuevas colaboraciones en este espacio de musica hard-core, punk, surf y derivados.
El jueves se nos despide un cl?sico en Zintzilik como lo ha sido EL VUELO DEL CISNE NEGRO (LOS DEL VUELO) pero en su lugar coge el testigo BARRIO TORNASOL que nos ofrecera entrevistas, literatura y rellenos varios a partir de las 18:00. Cada dos semanas a las 19:00 conoceremos la musica, cultura e inquietudes desde el norte de Africa en BIZILAGUNAK y acabaremos el jueves con el humor ?cido y sin tapujos de MATXURA BURUAN pasadas las 22:00.
Continuamos al viernes, donde alternando cada 15 d?as a las 19:00 tendremos el espacio contracultural y musical KRASH!, y por otro lado musica hip-hop y reggae en directo en DFFUNK. Otra novedad, tambi?n musical, es la musica deep house en directo desde LINE UP a las 22:00.
Para el fin de semana, la primera novedad es el s?bado a las 11:30 con el punk-rock de POGO ERASOA, y el domingo un viejo conocido: LIKOR CAF? a las 19:30 para la comunidad gallega y el resto de Euskal Herria.

ERRETEGIA

Es el informativo de Zintzilik irratia que lleva varios a?os en marcha contrainformando de lo que acontece en los movimientos sociales y politicos que nos rodean, sin cortapisas y ofreciendo los micr?fonos a los propios interesados.
Este a?o queremos hacer un esfuerzo en ofrecer mayor espacio a las colaboraciones, para ello tendremos en antena temporalmente a personas que trabajan en diferentes asociaciones o se mueven en dIferentes ?mbitos: cronica local, alemania, migrantes, paradxs y desahuciadxs, teatro, literatura infantil, liberaci?n animal, euskera, LGTB?
El espacio se emite de lunes a viernes en horario de 20:00 a 21:30.

ARROSA SAREA

La programaci?n se completa con programas de otras radios libres de Euskalerria que al igual que Zintzilik irratia, pertenecen a la red Arrosa. Uno de los motivos principales es poder ofrecer a nuestros oyentes programas interesantes que se hacen en otras radios libres, y que estos programas aporten una mayor emisi?n en euskera en nuestra parrilla radi?fonica.
Se podr?a destacar el magazine matinal de actualidad SUELTA LA OLLA de lunes a viernes de 10:00 a 13:00 realizada entre TAS-TAS, HALA BEDI y EGUZKI IRRATIA, y por las tardes de 16:00 a 18:00 ZEBRA BIDEA, este integro en euskera, por TAS-TAS, ANTXETA y HALA BEDI irratia.
Otro tipo de programas que podemos encontrar son AXA MIXA, BERBENIR, BERTXOKO, TXINGURRI HOTSAK, GONEKIN ERO BERO, A DESALAMBRAR, CELOSAMENTE GORDEAK, MUNDU HOTSAK, KOLAX, MAR DE FUEGUITOS, TAOSA, ARGIZIRIN AITALDIA, HIRU KORTXEA, KALEKO MOBIDA, ZARATAZARAZ, WISKIEMAN, ADI y 90 SEG. de radios como HALA BEDI, TAS-TAS, ANTXETA, TXAPA, XORROXIN, INFO7, TTAN TTAKUN, IRULEGI o KKINZONA.

OTRAS RADIOS

Para terminar tenemos algunos programas de otras radios comunitarias o libres como son MAS VOCES (RCM-Madrid), DEMOCRACY NOW (EEUU), LA CASA INCENDIADA (ELO-Madris) o LA ENREDADERA (TOPO-Zaragoza), que pensamos interesantes para vuestra/nuestra programaci?n.

Zintzilik Irratia ?- ? Oreretako irrati librea ? -? FM 100
www.zintzilik.net – http://twitter.com/zintzilik – www.facebook.com/Zintzilik
943 52 74 07 zintzilik@sindominio.net 275 pk Orereta 20100
Herreria ? Perrategia, Tomas Lopez kalea 17, 20100 Orereta ? Errenteria
(Gipuzkoa, Euskal Herria)
I z a n ?? Z i n t z i L a g u n !

Comments are closed.

Previous Post
«