Presoen eta iheslarien aldeko Herrira Eguna ospatu dute Lezon.

Goizean diana eta? buruhandi eta erraldoiekin hasi da eguna. Lezoko eta Pasai Donibaneko joaldunak ere herrian zehar ibili dira.

Eguardian Saldize plazan ekitaldia egin da: Txalaparta, dantzari eta bertsolariak egon dira, eta Lezoko preso ohiek eta Herrirako partaideek hartu dute hitza. Ekitaldian Euskal preso politikoen etxeratzea eskatu da, eta bereziki Jose Lorenzo Aiestaran Fanekas zein Xabier Alegria herriko presoak izan dituzte gogoan.

Ondoren herri bazkaria egin da eta arratsaldean Lezoko koadrilen arteko herri olinpiadak, sardina jatea,? eta eguna amaitzeko kontzertua Ibai-Ondon, Triki Sound, Bietan Egurra eta beste talde batzurekin.

Entzun Herriraren komunikatua [audio:http://archive.org/download/LezokoHerriraEgunekoKomunikatua/Lezo_Herrira_20121027.mp3]

Entzun sarrera, preso ohi eta bertsoa [audio:http://archive.org/download/HerriraEgunaLezon/Lezo_herrira_sarrera_presoOhiak_bertso_20121027.mp3]

Comments are closed.