Urtero bezala Madalenetako jaien bezperan udako Paskintzilik kaleratzen dugu. Herriko taberna, txosna eta hainbat kiosko eta dendetan eskuratu ahal izango duzue. Bertan, oso modu laburrean, aurtengo albisterik garrantzitsuenak gogoratzen ditugu, eta irratitik pasa diren lagunak, eta joan direnak, ere gogoratzen ditugu.

Aurki jaiak ditugunez, bada Zintzilik irratiko Txosnan zer aurkituko duzuen, eta 21ean, denboraldia agurtzeko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Txupinazoaren saio berezia egingo dugula ere gogoratzen dugu.

Jaietan Zintzilikeko txosnatik pasatzeko gonbidapena egiten dugu, eta datorren denboraldian Oreretako irrati librean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dugu.

Paskintzilik 2012 uda web2

Comments are closed.