Jaiak Euskal Gunean

2012/07/17

MADALENAK 2012. EUSKALGUNEAN (Lau Haizetara, AEK eta EHE)

2012ko egitaraua Panierreko txokoan Madalenetarako .

Uztailak 20

20:00etan Enkartelada berezia Etxerat elkartearekin batera.

01:00-03:00 Euskal Karaokea. Betiko arrakastarekin, 60tik gora euskal kantu izango ditugu aukeran. Aurtengoan, noski, berrikuntzak ere izango ditugu.

Jarraian, DJ Rocco. Duela 4 urte inguru gurean izan zen, erabateko arrakastarekin, eta bere Tour Mundiala bukatzeko, gurera bueltatuko da.

Uztailak 21

Herri bazkariaren ondoren, txupinazora igoera.

00:00etatik aurrera: Ingo al deu? taldearen eskutik berbena. Talde horrek sekulako arrakasta lortu du ondorengo kantekin, besteak beste:

?Rosa, Rosa? (?Ai se eu te pego? kanta ospetsuaren euskal bertsioa), ?Dantza kuduro?…

Uztailak 22

16:00-19:00: Haur eta gurasoen txokoa (karetak, txapak, tatuajeak, marrazketa…). Bertan, lasai ederrean aritu ahalko dira haurrak eskulanetan eta jolasean eta gurasoak, berriz, gure terrazan. Aurten, lehenengoz, berrikuntza ikaragarri gisa eta egun honetan, puzgarri erraldoiak haurrentzako.

20:30ean Hip-hop emanaldia. Euskarazko hitzekin jolasean, musika molderik berrienak gurean.

00:00etatik aurrera DJ Bull. Euskal Herri osoan ezaguna den DJ-a Euskalgunean.

Uztailak 23 (Koadrilen eguna)

16:00-19:00 Haur eta gurasoen txokoa (karetak, txapak, tatuajeak, marrazketa…). Bertan, lasai ederrean aritu ahalko dira haurrak eskulanetan eta jolasean eta gurasoak, berriz, gure terrazan..

20:00-21:00 Muxikoak. Oinak dantzan jartzeko aukera emango diegu bertaratzen direnei.

01:00ean Ai Ene! Taldearen eskutik berbena. Erritmorik alaienak gure karpan.

Uztailak 24

16:00-19:00 Haur eta gurasoen txokoa (karetak, txapak, tatuajeak, marrazketa…). Bertan, lasai ederrean aritu ahalko dira haurrak eskulanetan eta jolasean eta gurasoak, berriz, gure terrazan.

Aurten, lehenengoz, berrikuntza ikaragarri gisa eta egun honetan, puzgarri erraldoiak haurrentzako.

20:00-21:00: Kantu Festa. Betiko euskal kantak laguntasunean kantatzeko aukera izango dugu.

00:30ean00:00etan: 3gabe2 taldearen eskutik musika-emanaldia. Han eta hemen gerriak dantzan jartzen dituzten gazteak gurean.

Uztailak 25

16:00-19:00 Haur eta gurasoen txokoa (karetak, txapak, tatuajeak, marrazketa…). Bertan, lasai ederrean aritu ahalko dira haurrak eskulanetan eta jolasean eta gurasoak, berriz, gure terrazan.

20:00etan Muxikoak. Oinak dantzan jartzeko aukera emango diegu bertaratzen direnei.

21:00etan, Intrigulixaren irabazlea jakinaraztea. Madalen guztietan zehar, bai gure karpan bai gure kamisetetan aurtengo Intringulixa ikusteko eta asmatzeko aukera izan eta gero, irabazlea zein izan den jakinaraziko dugu eta sari bikainak banatuko.

00:30-03:00 Koadrilen arteko jokolasak. Zer modu hobea Madalenei bukaera emateko, jolasean baino?

Comments are closed.