Erretegiko azken asteko asteazkenean Orereta – Errenteriako alkate den Julen Mendoza izan genuen irratian.

Alkatetzan daraman urtearen errepasoa egin genuen ordu eta erdiko elkarrizketan. Alkatetzan zer moduz dabilen, bizitzak eman dizkion aldaketak, udala eta herria nola topatu zituen izan ditugu hasieran hizpide. Ondoren urtean zehar herrian pil-pilean egon diren gaiak ipini ditugu mahai gainean: Udalaren egoera ekonomikoa, auzoetan eginiko lana eta topatutako oztopoak, Herri Bizia eta Kabiaren egitasmoak, laikotasuna, zabor bilketen eztabaida,… Telefonoa ere ireki dugu entzuleek parte hartzeko, eta horrela beste hainbat gai plazaratu dizkiote alkateari: Gazta?oko etxebizitzak, baserritarren egoera, OTA, udaleko lan baldintzak, ordu extrak… Amaitzeko hurrengo astean ospatuko ditugun jaiak izan ditugu hizpide, eta polemika sortu duten prozesioaren gaia eta txupinazoan omenduko direnen Alabergako danborradaz hitzeegiteaz gain, alkateak jaietan “ondo pasatzea, jendeak parte hartzea, egoera hoberena ez den arren jaietaz disfrutatzea eta ez daudenak hurrengo urtean egoteko esperantza” agertu ditu.

Elkarrizketa osoa entzuteko:

Entzun [audio:http://archive.org/download/JulenMendozarekinAlkatearekinElkarrizketa201200711/JulenMendozaAlkatearekinElkarrizketa20120711.mp3]

Comments are closed.