Gaur, uztailak 11, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Orereta ? Errenteriako alkate den Julen Mendoza izango dugu Zintzilik irratiko uhinetan (FM 100 ? www.zintzilik.net). Alkatetzan eman duen lehenengo urtearen errepasoa egin eta aurrera begira herrian dauden proiektu eta erronkei buruz hitz egingo dugu alkatearekin. Arratsaldeko 20:30ean irratiko telefonoa (943 52 74 07) irekiko dugu gure entzuleek elkarrizketan parte hartzeko aukera izan dezaten.? (Nahi izanez gero twitter.com/zintzilik?, facebook.com/Zintzilik ere erabili daitezke galderak bidaltzeko)

Bestalde aipatu Zintzilik irratiaren aurtengo denboraldia amaitzear dagoela, eta dagoeneko hainbat programa agurtu diren bezala, egunero arratsaldeko 20:00etan egin ohi dugun Erretegia saio informatiboak ere aste honetan agurtuko dituela zuzeneko emisioak.

Halere Zintzilik irratiaren aurtengo denboraldia uztailaren 21eko saio bereziarekin amaituko da, eta bertan entzuteko aukera izango duzuenaren berri datorren astean emango dugu (eta abuztu eta irailerako prestatzen ari garen udako programazioa ere aurkeztuko dugu)

Comments are closed.