Oreretan jaioa, bi anaiatan zaharrena, ahal zuenero aitortzen zuen amagandiko jatorri nafarra. 17 urte zituela herriko talde ekologistan sartu eta berehala murgildu zen herriko kultur giroan. Ereintza taldeko dantzari eta sustatzailea, Bertso Eskola sortzen aritu zen, eta bere kasa txalapartaren teknika eta magia barneratuta, interesa azaltzen zuen edonori erakusteko prest egoten zen.

Gazte askorengan bezala, Mikelengan ere izan zuen eragina garai hartan bizi zen giro sozial eta politikoak, indar handiko mugimendu sozial eta abertzalea zegoen. Presoen gaia beti buruan, mingarria zitzaion hauek kaleratzea (Ian nekeza zela jakitea) inoiz ezzion nahikoa irizten egiten zionari.

Euskararekin ere gauza beretsua gertatLen zitzajon. Euskaldun zaharra, gogo bereziz ekin zion alfabetatzeari, gau eskolan irakasle zelarik ere ikasten jarraitu zuen: “Beti ikas daiteke gehiago” esaten zuen.

Oso gazte hasi zen lanean, diru aldetik independentzia lortu nahian. Aldi bateko hainbat Ian egin ondoren, lanpostu finkoa eskuratu zuen, Eusko Jaurlaritzan gazteriari zuzendutako sailean. Udako lanik gehienak, begirale ematen zituen Eusko Jaurlaritzako eta Ikastolen Federazioetako udalekuetan.

Gazta?o auzoan ere haur guztiak hartu eta arbolak aldatzen eta zaintzen erakusten zien.

Herriminak jota Oreretara itzuli zen denboraldi bat Gazteizen egin ondoren. Hurrengo lanpostua Bidebietako kiroldegian izan zen, handik gutxira Inmarekin ezkondu zen.

1988ko ekainaren 29an, goizaldean Guardi Zibil mordo batek Mikel eta Inmaren etxea inguratu zuten, zaratak ohartarazita Mikelek ihesari eman zion bizi zen pisutik aldegin eta horma bat pasatuta aldameneko etxera sartzea lortu zuen. Han azkeneko pisura igo eta Guardia Zibilak atzetik zituela lehioa ireki eta amildu zen, “Gora Euskadi askatuta” oihukatuz. Ospitalerako bidean hil zen.

1 Trackback or Pingback

  • […] (bikain asmatutako lokuzioa “torturaz beste” hori, hala jainkoa) aipatu berria du Mikel Arrastia: “Goizaldeko ordu txikitan atxilotu nahi izan zuten guardia zibilek haren Errenteriako […]