Maiatzaren 25 eta 26ean Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak antolatu ditugu Oreretan.

Jardunaldiak Zintzilik irratiko kide izan zen Agustin Sarasolaren izena daramate eta bertan Herri komunikazioaz aritzea da helburua.

Jardunadi hauetan Mikelazulo elkarteak, Oarso-Bidasoako Hitzako, Herri Biziako, GuifiEH-ko eta Zintzilik Irratiko hartuko dugu parte, eta herritar oso gonbidatu nahi dugu bertan parte hartzera.

Kaixo Lagun:

Gonbite hau luzatuz zurekin eta parte hartzen duzun talde-elkarte-asanbladarekin harremanetan jartzen gara, zure ekimen-jarrera-ekintzetatik abiatutako komunikazio iturri bat zabaltzeko asmoarekin. Helburua bizi garen herrian sarea egin, eta eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez gure informazioa sortu eta balioestea da.

Honi Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak deitu diogu. Jardunaldi hauek Agustin Sarasolaren izena daramate eta balioetsi nahi dute joan den otsail honetan hil zen oreretar honek garatutako lana, herri-komunikazioari buruz hainbeste erakutsi ziguna irrati kronista gisara urte luzeetan Zintzilik irratian egin zuen lan boluntarioarekin.

Egitaraua:

  • Maiatzaren 25ean 19:00etan jardunaldiak abiatuko ditugu “Espaloietan hitza”-rekin: Ahozko adierazpen librearen gunea, Orereta-Errenteriako Herriko Enparantzatik.

  • Larunbatean, maiatzaren 26an, lantegi teoriko-praktiko txiki bat garatuko dugu.

Gosari-eztabaida Mikelazulon 11:00etan “Komunikabideak herrigintzan” gaiarekin. Parte hartuko dute Oarso-Bidasoako Hitzako, Herri Biziako, GuifiEH-ko eta Zintzilik Irratiko kideek. Hamaiketako txiki bat eskainiko da.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera lantegi praktikoa egingo da Zintzilik irratian, bertara gonbidatzen dugu ikasi-lagundu nahi duen pertsona edo elkarte oro.

Gogokoa izango duzuelakoan datorren maiatzaren 25 eta 26an Mikelazulo elkartean eta Zintzilik irratian itxaroten zaituztegu.

Osasuna eta askatasuna

Entzun soinu deia [audio:http://archive.org/download/Z.n.nAgustinSarasolaJardunaldiakKua/Z.n.n_agustinSarasolaJardunaldiak_kuina.mp3]

Jaitsi soinu deia

Info +: Jardunaldiak prestatzen ari ginela Agustin gogoratu dute lagunek:? https://www.zintzilik.net/?p=9082

Web orrian topa daitezkeen Agustinei buruzko albiste gehiago https://www.zintzilik.net/?s=Agustin+Sarasola

———————-

(castellano)

Compa?era, Compa?ero:

Nos dirigimos a ti y al colectivo-asociaci?n-asamblea en la que colaboras para hacerte llegar esta invitaci?n que desea abrir un punto de comunicaci?n desde tu actividad-actitud-acci?n, a trav?s de medios y herramientas comunicativas que hagan red en el pueblo que vivimos y podamos validar informaci?n propia con nuestros medios.

A esto lo hemos llamado Z.N.N (Zer ? Nori ? Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak. Estas jornadas levan el nombre de Agustin Sarasola, y quieren hacer valer el trabajo desarrollado por este oreretarra fallecido el pasado mes de febrero, y que tanto nos ense?o sobre la comunicaci?n popular desde su trabajo voluntario como cronista radiof?nico que durante largos a?os desempe?? en la radio libre Zintzilik Irratia.

?Programaci?n:

  • El 25 de mayo a las 19:00 abriremos las jornadas con ?Espaloietan hitza?: Un espacio de libre expresi?n oral, desde la Herriko Enparantza de Orereta ? Errenteria .

  • El s?bado 26 de mayo realizaremos un peque?o taller te?rico-pr?ctico.

Desayuno ? Debate en el Mikelazulo a las 11:00 sobre ?Komunikabideak herrigintzan? ( ? Los Medios en la comunicac?on popular?). Participaran miembros de Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia, GuifiEH y Zintzilik Irratia. Se ofrecer? un peque?o almuerzo.

Por la tarde y a partir de las 17:00 se realizara un taller practico en Zintzilik Irratia, a la que invitamos a toda persona o asociaci?n con ganas de aprender ? colabarorar en la comunicaci?n popular.

Esperando sea de vuestro inter?s os esperamos los pr?ximos 25 y 26 de Mayo en Mikelazulo elkartea y en Zintzilik irratia.

?Salud y libertad

Comments are closed.