Ostiraleko preso eta iheslarien aldeko enkartelada egin zen ostiralero bezla. Amaieran komunikatu irakurri zen eta larunbatean Plazak betzera espetxeak hustutzeko deitu zen.

Larunbatean Euskal Herriko plazak betetzearen deialdi? nazionalarekin bat eginez, Oreretako Zumardia ere jendez bete zen eguardi partean.

Entzun ostiraleko komunikatua[audio:http://archive.org/download/Enkartelada20120518/Enkartelada120518.mp3]

Hona hemen http://herriraorereta.org bidalitako bideoa eta kronika:

Euskal Herriko plazak betetzearen deialdi? nazionalarekin bat eginez, Oreretako Zumardia ere jendez bete da gaur.

Goizeko hamaika t?erdietan hasi da ekitaldia. Ordurako herriko preso politikoen eskulanen erakusketa jarrita zegoen karpa baten abaroan. Euriak ere plazan egon nahi izan du gaurko egunean eta txistulariak hasi direnerako, dantzan zen aterki mordo bat. Nafarroako Ereserkia eta ?Internazionala? abestu ditugu, txistulari buruaren zuzendaritzapean; ?Kalera kalera?ren doinuek zumardia zeharkatu dute. Goiz osoan zehar pintxo goxoak dastatu ditugu eta material berria ikusi eta erosi ahal izan ditugu.? Musikak eguraldiaren hotza kendu digunerako, elkarrekin jarri gara guztiok, argazki erraldoi bat atera eta gure aldarria erretratatzeko. Horretarako egin baitugu gaur plazara, Oreretan bezala Euskal Herriko lau puntu kardinaletan barna, plazarik plaza: Euskal preso eta iheslari politikoen berehalako askatasuna ozen eskatzera.

Dantzariek aurreskua dantzatu dute dotore, bertan bildu garen guztion aldarrikapena laburbiltzen zuen mihisearen aurrean.

700 absentzia eta gehiago, gaur ere, guztion indarrak, grinak eta gogoak presentzia bihurtu dituenak. Hitz bakar batean, guztion artean lortuko dugulako: HERRIRA!

 

Comments are closed.