Eresbil eta E.M.T.E. elkarteek artean antolatuta, eta Oreretako punk eta rock memoria musikala gogoratzeko asmoz, herriko 2 talde mitiko entzuteko aukera izango dugu larunbatean gaueko 23:00tan Pontikan jarritako Kabia espazioan: ODIO eta KE+DA.

Kontzertuari buruz hitz egiteko EMTEko Julenekin jarri gara harremanetan, eta Julenek Kabian egingo den kontzertuaz gain larunbatean bertan Oreretan ospatuko den Olatu talkaren berri ere eman digu. Bertan, beste gauza askoren artean, kontzertua ere izango da Beheko kalean, Mikelazulo elkartearen ondoan, arratsaldeko 19:00tan, eta bertan Korumba eta Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda egongo dira.

Beraz larunbaterako plana: 19:00tan Beheko kalean Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda eta Korumba

eta 23:00tan Pontikako Kabian Odio eta Ke+Da

Entzun elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/EMTE_kabian%20eta%20olatu%20talkan_20120509.mp3]

Comments are closed.