Kabia Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako. Horrela aurkeztu zen Kabia proiektua orain hilabete,? eta orain Oreretako Pontika auzoan kokatuko den espazio hori nolakoa izango den ikusten hasi gara.

Asteazkeneko Erretegian Kabiako montaketan lanetan zebilen Jon Begirastainekin hitzegiteko aukera izan genuen. Jon M-Etxea kolektiboko kidea da eta? gune degradatuak berreskuratzeko lan egiten duen arkitektoen elkartea da M-Etxea.

Entzun elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Kabia_20120509.mp3]

Kabiaren irekiera ekitaldia ostiralean 19:00etan izango da eta ondoren musika eta jateko eta edatekoa izango dira. Larunbatean lehenengo ekitaldia izango dugu bertan, eta gaueko 23:00tan Oreretako 2 talde mitiko entzuteko parada izango dugu: Ke+da eta Odio.

Info +: http://kabia.errenteria.net/

http://herribizia.errenteria.net/2012/04/19/kabia-espazio-kreaktiboa-zer-da/

1 Trackback or Pingback