Aiako Harrikada? Antxeta irratia, Oiartzun irratia eta Zintzilik irratiak egiten dugun irratsaio amankomuna da. Aurreneko 2 irratietan ostegunero 20:00etan entzuten da eta Zintzilik irratian berriz 20:30ean entzuten da (errepikapena ostiralean 13:00tan).

Gaurkoan adibidez, Oiartzun irratian UEUko ikastaroen inguruan Irati Iziarrekin eta San Marko mankomunitateko lehendakaria den Ainhoa Intxaurrandietarekin egindako elkarrizketak, Antxeta irratiak pasa den astean ospatutako Bidasoan Euskaraz eta Audrey Hoc zinegileak? Le cimeti?re des vivants erretentzio zentroen inguruan egindako dokumentalari buruzko elkarrizketak, eta Zintzilik irratiak Kabia proiektuaren inguruan Irune Balentziaga zinegotzia eta Jon Begirastain arkitektoarekin egindako elkarrizketak entzuteko parada izango duzue.

Horretaz gain, saioa amaitzeko, astero Bidasoa-Oarsoaldeko agenda kultural eta soziala izaten dugu.

Entzun gaurko saioa [audio:http://archive.org/download/AiakoHarrikada2012-05-10/AiakoHarrikada-20120510.mp3]

Orain arte egindako Aiako Harrikada guztiak podcast honetan entzun daitezke

Comments are closed.